Abizenak euskal grafiaz idazteko kanpaina abiarazi dute Markina-Xemeinen
Eskaera Markina-Xemeingo Bake Epaitegian (udaletxe zaharrean) tramitatzen dute. "Oraindik aldaketa egin ez dutenak animatu nahi ditu udalak".
Markina-Xemeingo Udalak abiarazi du kanpaina, Uemagaz elkarlanean; Euskaraz naiz leloa dauka kanpainak. “Euskal jatorriko abizenak izanik, abizenok gaztelaniaz idazten dituzten herritarrei zuzenduta dago #EuskarazNaiz kanpaina, eta euskal grafiara alda ditzaten animatzea dauka helburu”.
Aldaketa egitea “erraza” dela esan dute. Markina-Xemeingo Bake Epaitegian (udaletxe zaharrean) egin daiteke, eta ondoko dokumentuak aurkeztu behar dira: errolda agiria (udaletxean eskatzen da), jaiotza ziurtagiria (Bake Epaitegian), Nortasun Agiriaren fotokopia eta familia liburuaren fotokopia (ez da derrigorrezkoa).
Esan dutenez, Markina-Xemeingo Udalak 2009an ekin zion kanpainari. “Ordutik markina-xemeindar asko izan dira euren abizenak euskal grafiara aldatu dituztenak. Oraindik aldaketa egin ez dutenak animatu nahi ditu udalak”.