Herritarrek ondo erantzun dutela eta ekintzetan parte hartu dutela esan dute. "Ekintzetako sarrerak nola joan diren ikusita, balorazio positiboa egiten dugu".
Arlo ezberdinetako premiak asetzea izan dute helburu dokumentua egiterako orduan. Jaurlaritzaren txostena eta aldundiaren onespena falta dituzte orain.
Eskualdeko sei atleta Euskadiko txapeldun geratu dira. Lekeitioko Tximista taldekoek 13 domina irabazi dituzte, eta Durango KTn dauden Lea-Artibaiko atletek 10.
Ondarrutarra astelehenean [maiatzak 10] hil zen Gasteizen (hantxe zuen bizitokia), 88 urte zituela. Eguaztenean [maiatzak 12] emango diote azken agurra, 18:30ean, Gasteizko Pilareko Andre Mariaren parrokian. Ondarroan beste elizkizun bat egingo dute aurrerago.
Proiektua bideragarria izateko herriko denda eta tabernak bidelagun izatea beharrezkoa dela esan dute. Parte hartzeko prest leudekeenek fitxa bat bete behar dute.
2 eta 12 urte bitarteko umeentzako ludoteka antolatuko du udalak. Sei astez egongo da martxan.
Eskaera Markina-Xemeingo Bake Epaitegian (udaletxe zaharrean) tramitatzen dute. "Oraindik aldaketa egin ez dutenak animatu nahi ditu udalak".
Zapatuan, 18:00etan hasita, protesta zaratatsuak egingo dituzte Euskal Herriko kirol portu guztietan.
Etxebarrian eta Ondarroan kasu bana erregistratu dute; gainerako herrietan ez dute ezer atzeman. Ondarroako eta Mutrikuko intzidentzia tasak jaitsi egin dira, eta gainerako herrietan mantendu egin da. Lurraldeei dagokienez, Bizkaia gune gorritik gune laranjara pasatu da.
Ekintza domekan [maiatzak 16] egingo dute, frontoian, 12:00etatik aurrera. Lekuak mugatuta egongo direnez, aurretiaz izena eman behar da udaletxean.