Azken orduetan bi kasu erregistratu dituzte Lea-Artibain
Etxebarrian eta Ondarroan kasu bana erregistratu dute; gainerako herrietan ez dute ezer atzeman. Ondarroako eta Mutrikuko intzidentzia tasak jaitsi egin dira, eta gainerako herrietan mantendu egin da. Lurraldeei dagokienez, Bizkaia gune gorritik gune laranjara pasatu da.
Azken orduetan Etxebarrian (1) eta Ondarroan (1) erregistratu dituzte kasuak. Eta nahiz eta herri horietan kasuak erregistratu, intzidentzia tasak ez dira igo. Zehatz esateko, Ondarroako eta Mutrikuko intzidentzia tasak jaitsi dira, eta gainerako herrietakoak bere horretan mantendu dira.
Joan den aste osoan. Maiatzaren 3tik 9ra bitartean 20 kasu erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun, duela bi aste baino 45 kasu gutxiago eta duela hiru aste baino 88 gutxiago. Beraz, datuek ere berresten duten intzidentziak beherantz egiten jarraitzen duela.
Lurraldeak. Bizkaia gune gorritik gune laranjara pasatu da. Arabak 246,81eko tasa dauka (-15 puntu), Bizkaiak 393,54koa (-7 puntu) eta Gipuzkoak 476,50koa (-25 puntu).
Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):
- Amoroto: 0
- Aulesti: 0
- Berriatua: 79,55
- Etxebarria: 1.208,05
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 0
- Lekeitio: 276,74
- Markina-Xemein: 199
- Mendexa: 1.059,32
- Munitibar: 0
- Mutriku: 112,91 (38 puntu jaitsi da)
- Ondarroa: 338,51 (12 puntu jaitsi da)
- Ziortza-Bolibar: 683,37
Lea-Artibai eta Mutrikuko egoera epidemiologikoaren bilakaera, azarotik: