Etxebarriko udako ludotekan izena emateko aukera zabalik dago
2 eta 12 urte bitarteko umeentzako ludoteka antolatuko du udalak. Sei astez egongo da martxan.
Etxebarriko Udalak ludoteka zerbitzua eskainiko du udan 2 eta 12 urte bitarteko haurrentzako eta gaztetxoentzako. Ludoteka sei astez egongo da martxan, ekainaren 21etik uztailaren 30era, hain zuzen ere. Ordutegia, berriz, ondorengoa izango da: astelehenetik barikura, 09:30etik 13:30era.
Zerbitzua kultur erakunde ofizial baten emango dela zehaztu du udalak, “hezitzaile trebe eta profesionalekin”. Ludotekan parte hartzeko izena udaletxean eman behar da. Horretarako azken eguna barikua [maiatzak 14] izango da.