Beste hiru kasu erregistratu dituzte Lea-Artibain
Azken orduetan Mendexan (2) eta Markina-Xemeinen (1) erregistratu dituzte kasuak. Mendexako tasa igo egin da, baina gainerako herrietan jaitsi edo mantendu egin da. Lurraldeei dagokienez, azken egunetako joera mantendu egiten da, eta tasek behera egiten jarraitzen dute.
Azken egunetako joera mantendu egiten da Lea-Artibai eta Mutrikun. Hala, azken orduetan bakarrik Markina-Xemeinen (1) eta Mendexan (2) erregistratu dituzte COVID-19arekin kutsatutako kasuak. Mendexari dagokionez, nahiz eta azken 14 egunetako intzidentzia tasa 400dik gorakoa izan eta azken zazpi egunetan 5 kasu erregistratu dituzten, dagokion osasun eremua (Lekeitiokoa) ez dago gune gorrian; Lekeitioko osasun eremuak 239,83ko tasa dauka. Ondorioz, Mendexa ez dago gune gorrian.
Lurraldeak. Arabak 225,92ko tasa dauka (-21 puntu), Bizkaiak 384,23koa (-9 puntu) eta Gipuzkoak 447,77koa (-29 puntu).
Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):
- Amoroto: 0
- Aulesti: 0
- Berriatua: 0 (atzo 79,55ko tasa zeukan)
- Etxebarria: 1.208,05
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 0
- Lekeitio: 235,23 (41 puntu jaitsi da)
- Markina-Xemein: 199
- Mendexa: 1.483,05 (424 puntu igo da)
- Munitibar: 0
- Mutriku: 94,09 (18 puntu jaitsi da)
- Ondarroa: 303,49 (35 puntu jaitsi da)
- Ziortza-Bolibar: 683,37
Lea-Artibai eta Mutrikuko egoera epidemiologikoaren bilakaera, azarotik: