Berriatuan erabakiko da 680 kiloko txapelduna
Lur Gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketaren hirugarren eta azken jardunaldia zapatuan [maiatzak 15] lehiatuko dute, Berriatuan.

2021eko Lur Gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketaren lehen txapela erabakiko da zapatu honetan [maiatzak 15], 17:00etatik aurrera (ikuslerik gabe). Berriatuak hartuko du 680 kiloko hirugarren eta azken jardunaldia da, eta jardunaldi guztietako puntuen batuketak erabakiko du zein taldek jantziko duen 680 kiloko aurtengo txapela.
Maiatzaren 1eanĀ Aulestin hasi zuten aurtengo txapelketa, 680 kiloko lehenengo jardunaldiagaz, eta aurreko asteburuan Azkoitian jokatu zuten bigarrena. Aulestin modura, Azkoitian ere Gaztedi Ak lortu zituen puntu gehien, eta Goiherri eta Gaztedi B geratu ziren bigarren eta hirugarren. Mutrikuk, baina aurrea hartu zion Akelarreri. Azkoitian laugarren sailkatu zen talde mutrikuarra eta bosgarren Akelarren, eta Aulestin alderantziz geratu ziren.
Beraz, asteburu honetako puntuazioaren faltan, gaur gaurkoz, 12 puntu ditu Gaztedi Ak, 10 puntu Goiherrik, 8 puntu Gaztedi Bk, 5,5 puntu Mutrikuk, 4,5 puntu Akelarrek eta 2 puntu Gaztedi Ck.
640 kilokoa. 680 kiloko lehia amaituta, 640 kilokoagaz hasiko dira maiatzaren 22an, Mutrikun. Hernanin lehiatuko dute bigarren jardunaldia (maiatzak 29) eta Laukizen hirugarrena (ekainak 5).
Mutriku Sokatira Taldea 680, 640 eta 600 kiloko jardunaldietan ariko da, eta beraz, aurreikusitako epeak betez gero, ekainaren 26an bukatuko luke aurtengo lur gaineko txapelketa.

Argazkia: Potronko.