2021/5/13

Bizkaiko EHNEko kidea

Xabier Arriaga: "Zerbait egin behar da jendeak bertokoa kontsumitzeko"

Errigoitiarrak dio sektorearen biziraupena bermatzeko diru laguntzak benetan iraunkorra izango den sektorea sortzera bideratu beharko lituzketela.

Errealitatea eta magia eskutik doaz Miren Agur Meaberen liburu berrian

‘Itsasoaren atea’ aurkeztu du idazle lekeitiarrak. Gazte literaturara itzuli da Meabe abentura, misterio eta magiaz betetako istorio bat kontatzeko.

 Musikari eta idazlea

Iñigito Txapelpunk: "Lan honek asko betetzen nau; denbora guztian ari naiz sortzen"

'Euskal Herri Magikoa' bildumako bigarren liburua kaleratu du Mendexan bizi den lekeitiarrak. Herri bi horietako eta Larrabetzuko magia jaso ditu liburu musikatu berrian. Diskoa honetan egin duen abestirik onenetariko bat dagoela dio.

Master Cupeko hirugarren txapela begiz jota dauka Eneko Sagarmendi mutrikuarrak

Euskal Pilota Egokitua Master Cup txapelketaren finala jokatuko du domekan Getarian, Xabier Arizkorretakin batera. Iraitz Huegun eta Jurdan Arakistain izango dituzte aurrez aurre.

Espainiako zesta-punta txapelketa hasiko da asteburuan Ispasterren

Hamazortzi partida jokatuko dituzte puntistek zapatuan eta beste bederatzi domekan, etengabeko programazioan. 09:00etan hasiko dira partidak.

Erasoa gaitzetsi eta babesa agertu diete Ondarroako bi kale garbitzaileei

Udal langileek erasoaren "larritasuna" azpimarratu dute, eta halako erasorik ez dutela onartzen esan dute.

Ondarroako bertso topaketak 79 ikasle batuko ditu

Ekitaldia baliatuz, gainera, Arri-Botx bertso paper lehiaketako sariak ere banatuko dituzte. Bost sari banatuko dituzte denetara.

Ondarroako emakumeen trainerilla, iaz, Mutrikun, Euskadiko txapelketa jokatzen

Bizkaiko eta Gipuzkoako trainerilla txapelketak lehiatuko dituzte

Bizkaiko Trainerilla Txapelketa Ondarroan jokatuko da. Aurreko asteburuan Ondarroan bertan amaitu zuten liga talde bizkaitarrek. Gizonezkoen gazte mailan Isuntza eta emakumezkoen absolutu mailan Ondarroa dira aurtengo txapeldunak.

artxiboko irudia

Markina-Xemeinen hasiko da Bizkaiko Xendazaletasun Liga

Domekan [maiatzak 16] 15 kilometroko ibilbidea egingo dute; Akarregi eta Baldakotxuntxurra igoko dituzte.

Beste bost kasu erregistratu dituzte Lea-Artibain

Atzo [maiatzak 12] Etxebarrian eta Markina-Xemeinen erregistratu zituzten kasuak; Etxebarrian 3 kasu erregistratu zituzten, eta 2 Markina-Xemeinen. Oro har, intzidentzia tasak mantendu edo jaitsi egin dira. Ondarroa gune horian sartu da. Lurraldeetako tasek ere beherantz egiten jarraitzen dute.

Lur Gaineko Euskadiko Txapelketa

Berriatuan erabakiko da 680 kiloko txapelduna

Lur Gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketaren hirugarren eta azken jardunaldia zapatuan [maiatzak 15] lehiatuko dute, Berriatuan.

Izurde bat agertu da Lekeitioko hondartzan, eta hil egin da

Herritarrek berriro uretaratzeko ahalegina egin badute ere, azkenean animalia hil egin da.

Gehiago