Beste bost kasu erregistratu dituzte Lea-Artibain
Atzo [maiatzak 12] Etxebarrian eta Markina-Xemeinen erregistratu zituzten kasuak; Etxebarrian 3 kasu erregistratu zituzten, eta 2 Markina-Xemeinen. Oro har, intzidentzia tasak mantendu edo jaitsi egin dira. Ondarroa gune horian sartu da. Lurraldeetako tasek ere beherantz egiten jarraitzen dute.
Nahiz eta Lea-Artibain kasuak erregistratzen jarraitzen duten, oro har intzidentzia maila jaisten ari da. Atzo [maiatzak 12] Etxebarrian eta Markina-Xemeinen erregistratu zituzten kasuak; 3 kasu Etxebarrian erregistratu zituzten, eta 2 Markina-Xemeinen. Dena dela, bi herri horietako intzidentzia tasak ez dira igo. Are gehiago, Markina-Xemeingo tasa jaitsi egin da.
Bestalde, Ondarroa gune laranjan egotetik gune horian egotera pasatu da; atzo [maiatzak 12] 303,49ko tasa zeukan, eta gaur [maiatzak 13] 198,44koa.
Lurraldeak. Arabak 212,90eko tasa dauka (-21 puntu), Bizkaiak 372,40koa (-12 puntu) eta Gipuzkoak 415,29koa (-32 puntu).
Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):
- Amoroto: 0
- Aulesti: 0
- Berriatua: 0
- Etxebarria: 1.208,05
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 0
- Lekeitio: 221,39 (14 puntu jaitsi da)
- Markina-Xemein: 179,10 (20 puntu jaitsi da)
- Mendexa: 1.483,05
- Munitibar: 0
- Mutriku: 75,27 (19 puntu jaitsi da)
- Ondarroa: 198,44 (105 puntu jaitsi da)
- Ziortza-Bolibar: 0 (atzo 683,37ko tasa zeukan)
Lea-Artibai eta Mutrikuko egoera epidemiologikoaren bilakaera, azarotik: