Markina-Xemeinen hasiko da Bizkaiko Xendazaletasun Liga
Domekan [maiatzak 16] 15 kilometroko ibilbidea egingo dute; Akarregi eta Baldakotxuntxurra igoko dituzte.
Bizkaiko Xendazaletasun IV.Ligaren lehen irteera domeka honetan [maiatzak 16] egingo dute Markina-Xemeinen hasi eta amaituta. Gaur da izena emateko azkenenengo eguna.
Artibai Mendigoizale Taldeak 15 km-ko ibilbidea prestatu du. Xemeingo elizaren alboko aparkalekutik irtengo dira, 09:00etan (harrera 08:30ean izango da). Bertatik Akarregi mendira joango dira, eta gero, Etxebarriatik Baldakotxuntxurra igoko dute, eta beste PR batetik Markina-Xemeinera jaitsiko dira.
Bizkaiko Mendizale Federazioak hainbat talde bizkaitarrekin elkarlean antolatzen du liga. Batez ere ligaren heburua da BMFk homologatutako bidezidorrak sustatzea eta ezagutaraztea, bai PR eta GR etapak; familien parte-hartzea, parte-hartzaileen erregulartasuna eta askotan ezezagunak diren balio handiko ingurune naturalak ezagutzera emanez. Artibai Mendigoizale Taldea hasieratik ari da irteeraren bat antolatzen.
Egoerak baldintzatuta, hasieran prestatutako egutegian aldaketak egin dituzte, eta egoerara egokitu behar izan dira tokian tokiko antolakuntzen kideak. Apirilaren 18an liga hastea aurreikusi zuten Bilbo inguruan, eta Markina-Xemeingo irteera ere apirilaren 25ean egitekoak ziren, baina azkenean, domeka honetan hasiko dute Artibai Mendigoizale Taldeak prestatuko irteeragaz: “Behintzat domekakoa aurrera doa, eta ea hemendik aurrerakoak ere egin ahal diren, esperantza horregaz dabil federazioa, eta beste mendi taldeak laguntzeko prest daude. Eta hurrengo urteetarako helburua ere hori da egitea, jarraitu dezala elkarlanak eta mendizaleei aukera ematen jarraitzea”. Taldekoek esan dutenez, aurten pandemiak eraginda, ibilbide guztiak zirkularrak izatea erabaki dute. “