Bizkaiko eta Gipuzkoako trainerilla txapelketak lehiatuko dituzte
Bizkaiko Trainerilla Txapelketa Ondarroan jokatuko da. Aurreko asteburuan Ondarroan bertan amaitu zuten liga talde bizkaitarrek. Gizonezkoen gazte mailan Isuntza eta emakumezkoen absolutu mailan Ondarroa dira aurtengo txapeldunak.
Bizkaiko eta Gipuzkoako trainerilla ligak aurreko asteburuan amaitu zituzten, eta asteon bi lurraldeetako txapelketak jokatuko dituzte. Alde batetik, Bizkaiko Trainerilla Txapelketa Ondarroan jokatuko da; zapatuan [maiatzak 15], 16:00etan hasiko dituzte sailkapen estropadak eta domekan [maiatzak 16], 11:00etan, finalak. Isuntzak eta Ondarroak lehia guztietan edukiko dute ordezkaritza; gazte zein absolutuetan gizonezkoen eta emakumezkoen talde bana edukiko dute.
Gipuzkoako txapelketa Mutrikun lehiatzekoa zen, baina Getariara lekualdatu dute. Zapatuan 16:30ean daukate hitzordua sailkapen kanporaketarako, eta domekako saioa 11:00etan hasiko dute.
Ligak. Aurreko asteburuan Ondarroan amaitu zuten liga talde bizkaitarrek, eta Getarian eta Hondarroan aritu ziren gipuzkoarrak.
Jardunaldi guztien emaitzak batuta, gizonezkoen gazte mailan Isuntza eta emakumezkoen absolutu mailan Ondarroa dira aurtengo txapeldunak.
Absolutuetan, 60 puntugaz irabazi du liga Ondarroak, eta Isuntza bosgarren sailkatu da 41 puntugaz. Kategoria bereko gizonezkoen lehian, Isuntza A bigarren sailkatu da, 73 puntugaz; Itsasoko Ama A nagusitu da 88 puntugaz. Ondarru A bosgarren, Ondarru B seigarren, Isuntza C zortzigarren eta Isuntza B hamazortzigarren sailkatu dira.
Gazte mailan 71 puntu ditu Isuntzako mutilen taldeak, eta ondarrutarrek seigarren amaitu dute liga, 47 puntugaz. Nesketan, Isuntza eta Ondarru hirugarren eta laugarren sailkatu dira, hurrenez hurren.
Bestalde, Gipuzkoako Traineilla Ligan, Mutriku zazpigarren (15 puntu) geratu da gizonezkoen absolutu kategorian. Hondarribiak irabazi du liga, 31 puntugaz.