Azken hiru egunetan lau kasu erregistratu dituzte Lea-Artibain
Barikutik domekara bitartean [maiatzaren 14tik 16ra] 3 kasu erregistratu dituzte Ondarroan eta bat Markina-Xemeinen. Guztira, joan den aste osoan 15 kasu erregistratu zituzten, duela bi aste baino bost kasu gutxiago. Mutrikuk gune berdean egoten jarraitzen du, eta intzidentzia tasa jaitsi egin da.
Barikutik domekara bitartean [maiatzaren 14tik 16ra] azken hilabeteetako daturik baxuenak erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun. Hala, azken hiru egunetan lau kasu erregistratu dituzte: 3 kasu Ondarroan erregistratu dituzte eta bat Markina-Xemeinen. Bilakaera ikusteko, azken asteetan ondoko kasuak erregistratu izan dituzte asteburuan: dela bi aste 8 kasu erregistratu zituzten, duela hiru aste 21 eta duela lau aste 46. Beraz, datuak berresten dute Lea-Artibai eta Mutrikuko intzidentzia mailak behera egiten jarraitzen duela.
Oro har, joan den aste osoan [maiatzaren 10etik 16ra] 15 kasu erregistratu zituzten: 5 Markina-Xemeinen, 4 Ondarroan, 4 Etxebarrian eta 2 Mendexan. Ikus beheko grafikoan astekako bilakaera.
Mutriku gune berdean sartu zen barikuan [maiatzak 14]; eguenean [maiatzak 13]75,27ko tasa zeukan, eta barikuan [maiatzak 14] 37, 64ko tasa erregistratu zuen. Gaur, baina, oraindik ere tasa baxuagoa dauka.
Lurraldeak. Arabak 165,96ko tasa dauka (-32 puntu), Bizkaiak 325,14koa (-36 puntu) eta Gipuzkoak 332,15ekoa (-50 puntu).
Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):
- Amoroto: 0
- Aulesti: 0
- Berriatua: 0
- Etxebarria: 671,14 (402 puntu jaitsi da)
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 0
- Lekeitio: 83,02 (110 puntu jaitsi da)
- Markina-Xemein: 159,20 (20 puntu jaitsi da)
- Mendexa: 1.059,32 (424 puntu jaitsi da)
- Munitibar: 0
- Mutriku: 18,82 (19 puntu jaitsi da)
- Ondarroa: 128,4 (23 puntu jaitsi da)
- Ziortza-Bolibar: 0
Lea-Artibai eta Mutrikuko egoera epidemiologikoaren bilakaera, azarotik: