Lekeitio gune berdean sartu da
Azken orduetan 3 kasu erregistratu dituzte Lea-Artibain: 2 kasu Ondarroan erregistratu dituzte, eta 1 Ispasterren. Ondorioz, bi herri horietako intzidentzia tasak igo egin dira. Gaur gaurkoz, Mutriku eta Lekeitio daude gune berdean. Lurraldeetako intzidentzia tasak behera egiten jarraitzen dute.
Azken orduetan Lekeitioko intzidentzia tasa 28 puntu jaitsi da, eta 60 azpitik kokatu denez, herria gune berdean sartu da. Beraz, gaur gaurkoz Mutriku eta Lekeitio dira HITZAren eremuan gune berdean dauden herriak. Bestalde, atzo [maiatzak 17] 3 kasu erregistratu zituzten: 2 Ondarroan eta 1 Ispasterren. Ondorioz, bi herri horietako intzidentzia tasak igo egin dira.
Lurraldeak. Arabak 160,20ko tasa dauka (-5 puntu), Bizkaiak 308,26koa (-17 puntu) eta Gipuzkoak 310,64koa (-20 puntu). Hiru lurraldeek beheranzko joerari eusten jarraitzen diote.
Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):
- Amoroto: 0
- Aulesti: 0
- Berriatua: 0
- Etxebarria: 671,14
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 134,41 (atzo 0 tasa zeukan)
- Lekeitio: 55,35 (28 puntu jaitsi da)
- Markina-Xemein: 99,50 (60 puntu jaitsi da)
- Mendexa: 1.059,32
- Munitibar: 0
- Mutriku: 18,82
- Ondarroa: 140,07 (12 puntu igo da)
- Ziortza-Bolibar: 0
Lea-Artibai eta Mutrikuko egoera epidemiologikoaren bilakaera, azarotik: