Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Aitxekutz Saria lehiatzeko 111 txirrindularik izena eman dute

Zapatuan egingo dute junior mailako lasterketa. Berriatuan hasi eta amaituta, 100 km-ko ibilbidea egingo dute txirrindulariek. Aurrekoetan ez bezala, Bustinzuri kalean egongo da helmuga.

Aintzina Monasterio Maguregi
Berriatua
2021/05/20

Berriatuko 39. Aitxekutz Saria. 20. Juan Luis Kanterape Memoriala lehiatuko dute zapatuan [maiatzak 22], 15:30ean hasita. Junior mailako proba da, eta 111 txirrindularik izena eman dute. Hego Euskal Herriko parte hartzaileak dira gehienak, eta Kantabriako eta Zaragozako txirrindulariak ere ariko dira lehian. Parte hartzaileen artean Ondarroa Aurrera Txirrindulari Klubeko hiru kide daude: Peru Aldazabal, Mikel Arrasate eta Aiert Txurruka.

100 km-ko lasterketa da, eta honako ibilbidea egingo dute: Berriatua-Plazakola-Milloi-Oleta-Lekeitio-Ondarroa-Berriatua-Plazakola-Milloi-Oleta-Lekeitio-Ondarroa-Berriatua-Plazakola-Milloi-Oleta-Lekeitio-Mendexa-Ondarroa-Berriatua.

Berriatuko Txirrindulari Elkartearen kideek gogoratu dute nahiz eta alarma egoera indarrean ez egon, COVID protokoloa betetzea derrigorrezkoa dela, eta beraz, iaz egin modura, Cikautxoren aparkalekuan burbuila eran egongo dira parte hartzaileak. Bertatik hasiko dute proba, eta helmuga, ostera, Bustinzuri kalean egongo da. Lasterketa ikuslerik barik lehiatuko dute, beraz, helmugan ere ezingo da jenderik pilatu. Sari banaketa ekitaldia Cikautxoren aparkalekuan egingo dute, eta euria balego, udaletxean, ateak itxita.

Antolakuntzatik eskatu dute hasierako eta amaierako burbuilak errespetatzeko, eta horrekin batera, lasterketan laguntzen egongo diren boluntarioei eskerrak eman dizkiete.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.