Azken orduetan ere kasu bakarra erregistratu dute
Atzo [maiatzak 19] Ondarroan erregistratu zuten kasu bat; gainerako herrietan ez zuten kasurik erregistratu. Lekeitiok eta Mutrikuk gune berdean egoten jarraitzen dute. Lurraldeei dagokienez, horiek ere beheranzko joerari eusten jarraitzen diete; hiru lurraldeak gune horian daude.
Herenegun [maiatzak 18] gertatu modura, atzo ere [maiatzak 19] kasu bakarra erregistratu zuten Lea-Artibai eta Mutrikun. Eta kasu hori, herenegun modura, Ondarroan erregistratu zuten. Gainerako herrietan ez zuten kasurik erregistratu.
Intzidentzia tasei dagokienez, azken orduetan HITZAren eremuko herri guztietako tasak bere horretan mantendu dira; ez da tasarik jaitsi, ez eta igo.Bestalde, Lekeitiok eta Mutrikuk gune berdean egoten jarraitzen dute, 41,51ko eta 18,82ko tasekin, hurrenez hurren.
Lurraldeak. Arabak 137,19ko tasa dauka (-14 puntu), Bizkaiak 284,32koa (-11 puntu) eta Gipuzkoak 274,69koa (-19 puntu). Hiru lurraldeek beheranzko joerari eusten jarraitzen diote.
Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):
- Amoroto: 0
- Aulesti: 0
- Berriatua: 0
- Etxebarria: 536,91
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 134,41
- Lekeitio: 41,51
- Markina-Xemein: 99,50
- Mendexa: 1.059,32
- Munitibar: 0
- Mutriku: 18,82
- Ondarroa: 105,5
- Ziortza-Bolibar: 0
Lea-Artibai eta Mutrikuko egoera epidemiologikoaren bilakaera, azarotik: