Bi autok istripua eduki dute Milloin
Zauri arinak eduki ditu ibilgailuetako batean zihoan batek.
Istripua gertatu da gaur [maiatzak 20] 16:00ak baino pixka bat lehenago Berriatuko Milloi auzoan, BI-2405 errepidean; Milloi mendatea jaisteko tartean gertatu da istripua, Lekeitioko norantzan.
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, ibilgailu bik eduki dute istripua: Mitsubishi Montero markako auto batek eta Peugeot 307 auto batek. Esan dutenez, bi autoek elkar jo dute eta ibilgailuetako batean zihoan batek zauri arinak eduki ditu.
Istripuaren ondorioz ez dute errepidea moztu behar izan. Hala ere, arretaz gidatzeko eskaria egin du segurtasun sailak.