Lekeitiar guztientzat erabilgarri dago Azkue Ikastolako eskalada gunea
Baimena eta giltza ikastolako zuzendaritzan eskatu behar dira.
Azkue ikastolako gune batek mendira ematen duenez, eskalada-gune bat eraiki zuen ikastolak Leaktibairen laguntzagaz, eta gune hori herritar guztien eskura jarri dute. Ikastolako arduradunek azaldu dutenez, gunea erabili nahi duten herritarrek, ikastolako zuzendaritzan baimena eskatu eta giltza hartu beharko dute. Materiala, ordea, erabiltzaile bakoitzak berea eraman beharko du.
Eskaladaren bidez gauza asko lantzen direla azaldu du Julen Hernando Leaktibaiko arduradunak. Umeak eta gazteak euren buruarengan konfiantza lortzea, psikomotrizitatea lantzea, erronkak gainditzen ikastea besteak beste.