Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Arrakastatsua izan da Mutrikuko Kultur Aniztasunaren Astea

Herriko errealitate kultur anitza nabarmendu asmoz, Kultur Aniztasunaren Astea ospatu berri dute Mutrikun. Herritarrek ondo erantzun dutela eta ekintzetan parte hartu dutela esan du udalak; balorazio positiboa egin dute.

Mutrikuko Kulturartekotasun topaketa. Argazkia: Mutrikuko Udala.
Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2021/05/24

Lehendabizikoz egin duten Kultur Aniztasunaren Astea berriro errepikatzeko asmoa agertu du Mutrikuko Udalak. “Taldea lanerako gogo handiz dago, hau lehendabiziko pausoa da. Herriko Kulturartekotasun eta Bizikidetza taldeari sekulako indarra eman dio honek guztiak”.

Eguenetik [maiatzak 20] domekara [maiatzak 23] bitartean egin dituzten ekintzetan ikusgarriena zapatuko [maiatzak 22] Kulturartekotasun topaketa izan zen. Txile, Senegal, Bulgaria, Paraguai eta Marokotik etorritako mutrikuarrek euren jatorriko kulturaren erakusleiho bihurtu ziren postuak ipini zituzten Goiko Plazan. “Jende asko gerturatu zen, eta postuak ipini zituzten herritarrak oso gustura egon ziren. Euren herriko kontuak, dantzak, ohiturak, argazkiak, musika… erakutsi zizkieten bertaratuei”.

Mutrikuarren jatorri ezberdinak erakusten dituen mapak ere zapatuan Goiko Plazara joan ziren herritar askoren arreta beraganatu zuen. Gainontzeko ekintzak ere bereziak izan zirela esan dute. «Egueneko hitzaldia, barikuko solasaldia eta domekako antzerkiak gaur egungo egoera hobeto ezagutzeko aukera eman digute, eta asko dagoela egiteko ikustarazi digute. Bat baino gehiago barrena ikututa atera ziren hiru ekintza horietatik».

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.