Doako arreta zerbitzua eguaztenero emango dute Konde kalea 18. zenbakiko kontsultategian. Aurrez aurreko kontsultez gain, telefonoz eta Internet bidez ere emango dute arreta.
Uztailaren 3an Bilboko Areatzan egingo den mobilizaziorako ere prestatu ziren lekeitiarrak eta ekimenari begira sortutako kanta entsegatu zuten.
Eskualdeko lehenengoaren saria Aurrera Txirrindulari Elkarteko Mikel Arrasate lekeitiarrak irabazi du. Berriatuko Txirrindulari Elkartearen kideek balorazio “oso ona” egin dute.
Bizkaiko Trainerilla Txapelketan bandera lortu ostean, Euskadikoa ere lortu du Lekeitioko arraun elkarteko gazte mailako gizonezkoen taldeak. Maila berean, brontzezko domina irabazi dute emakumezkoek. Bestalde, Ondarroa absolutu mailako nesken finalean laugarren sailkatu da.
Edukiontzia Puerto Jaitsiera kalean ipini dutela esan dute. Horretan arropak, liburuak edota jostailuak utzi daitezkeela diote.
Herriko errealitate kultur anitza nabarmendu asmoz, Kultur Aniztasunaren Astea ospatu berri dute Mutrikun. Herritarrek ondo erantzun dutela eta ekintzetan parte hartu dutela esan du udalak; balorazio positiboa egin dute.
Barikutik domekara [maiatzaren 21etik 23ra] ondoko herrietan erregistratu dituzte kasuak: Berriatua (1), Etxebarria (2), Lekeitio (1), Mutriku (1) eta Ondarroa (4). Joan den aste osoan 17 kasu erregistratu zituzten, duela bi aste baino bi gehiago. Lurraldeetako tasek behera egin dute.
Antolatzaileek esan dute udala oztopoak jartzen ari zaiola herriko elkarteek antolatu nahi duten "edozeri"; udalak esan du ez dutela baimenik eskatu.
Mutrikun lehiatu duten 640 kiloko lehenengo jardunaldian, "maila polita" eman du etxeko taldeak.
Palestinarren erresistentziari "babesa eta indarra" helarazi diete Lekeition, Mutrikun eta Ondarroan egin diren elkarretaratzeetan.