Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Berrerabili daitezkeen hondakinak uzteko beste edukiontzi bat ipini dute Mutrikun

Edukiontzia Puerto Jaitsiera kalean ipini dutela esan dute. Horretan arropak, liburuak edota jostailuak utzi daitezkeela diote.

Asier Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2021/05/24

Gaur egun sortzen diren hondakinen kopurua murrizteko helburuari jarraituta, Debabarreneko Mankomunitateak berrerabili daitezkeen hondakinak uzteko beste edukiontzi bat ipini du Mutrikun, portura jaisteko bidean, Puerto Jaitsiera kalean. Zehaztu dutenez, edukiontzi horrek arropak, liburuak edota jostailuak uzteko balio du. “Guztira, Debabarrena osoan mota horretako 35 edukiontzi daude”.

Bestalde, Mankomunitateak azaldu du 2020an tamaina handiko 776 tona hondakin bildu zirela eskualdean. “Tamaina handiko hondakinak dira, esate baterako, birziklatu daitezken egurrezko altzariak, berrerabili edo birziklatzen diren etxetresna elektrikoak eta energetikoki berbalorizatzen diren koltxoiak”.

Hondakin horiek guztiak garbiguneetara eraman edo Mankomunitateak herritarren eskura jartzen duen bilketa zerbitzua erabiliz edukiontzien irletan utzi behar direla azpimarratu dute. Hondakin horiek adierazitako ordutegi eta egunetatik kanpo uzteak “irudi txarra” eman eta “bilketa zailtzen” dutela diote. “Garrantzitsua da herritarrek ordutegia errespetatzea. Hondakin horiek 20:30etatik 21:30etara jasotzen dira, astelehenetan Mallabian, Ermuan eta Eibarren eta eguenetan Soraluzen, Elgoibarren, Mendaron, Deban eta Mutrikun”. Dena dela, tamaina handiko hondakinak atera beharra badago, aldez aurretik Mankomunitatera deitu behar dela (943-70 07 99) gogorarazi dute. “Horrek bilketak antolatzeko aukera ematen du”.

Argitu dute kalean hondakinak nahastuta daudela iruditu arren, Mankomunitateak tamaina handiko hondakin horiek bereizi egiten dituela. “Gure baliabideak erabiltzen ditugu bilketa bereizia egiteko eta hondakinen berrerabilpena edo birziklapena sustatzeko”.

Azkenik, gogorarazi dute tamaina handiko hondakinekin batera ezin direla atera pintura boteak, aerosolak, inausketa hondakinak edota obra txikietako hondakinak (komunak, azulejoak, hodiak edota bestelako hondakinak).

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.