Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Sexu aholkularitza zerbitzua aurkeztu dute Mutrikun: HelduLeku

Doako arreta zerbitzua eguaztenero emango dute Konde kalea 18. zenbakiko kontsultategian. Aurrez aurreko kontsultez gain, telefonoz eta Internet bidez ere emango dute arreta.

Ane Urkiri Mutrikuko Gazteria zinegotzia eta Miren Aiertza Mutrikuko sexu aholkularitza zerbitzuko sexologoa, zerbitzuaren aurkezpenean.
Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2021/05/24

Herritarrei sexu aholkularitza eta kalitatezko sexu hezkuntza zientifikoa eskaintzeko helburuarekin sortu du zerbitzu berria Mutrikuko Udalak. Doako arreta zerbitzua eguaztenean [maiatzak 26] hasiko dira ematen eta azpimarratu dutenez, herritar guztiei zuzenduta egongo da. Hau da, helduentzat ez ezik, nerabe eta gazteentzat ere eskainiko dute zerbitzua.

Harremanak Hezkuntza Elkarteak kudeatuko du zerbitzua, Miren Aiertza Odriozola sexu aholkularitza zerbitzuko psikologoaren eta sexologoaren ardurapean. Aurrez aurreko kontsultak astean behin eskainiko dituzte Konde kalea 18. zenbakiko kontsultategian eta zehaztu dutenez, eguaztenero 17:00etatik 19:00etara zabalik egongo da kontsultategia. Egun eta ordu berean, gainera, kontsultak telefonoz (943-60 34 18) egiteko aukera ere egongo da. Kontsultak Internet bidez egiteko era ere zabaldu dute. “Asteko edozein egunetan helduleku@gmail.com posta elektronikora edo gure Instagram eta Facebook kontuetara idatzita egin daitezke kontsultak”.

Miren Aiertza zerbitzuaz arduratuko den sexologoa eta Ane Urkiri Gazteria zinegotzia, zerbitzua emango duten bulegoaren atarian.

Zerbitzua zerbait zabala izango dela nabarmendu du Aiertzak. “Sexu aholkularitza honetan ez gara sexu portaeretaz eta praktiketaz ariko bakarrik. Harremanak eta emozioen kudeaketara bideratuta ere egongo da zerbitzua”. Gaineratu duenez, aholkularitza bat izango da, ez terapia egiteko leku bat. “Heziketa pertsonalizatu bat eta terapia labur baten arteko zerbait izango da. Hainbat gauza zehatzetatik haratago landu daitezkeen gaiak landuko ditugu hemen”.

Adierazi dutenez, “konfidentzialtasun osoz” sexualitatearekin zerikusia duten askotariko gaiei buruz aholkatuko diete norbanakoei zein bikoteei. “Sexuak eta bikote harremanek merezi duten osasuna berreskuratzeko lekua da HelduLeku. Bikote harremaneko arazo eta kezka, nerabezaroko kezka, seme-alaben jokabide eta norbanakoaren arazo zein kezkei erantzuna emango zaie. Sexu identitatea, sexu orientazioa, pertsonaren sexu erantzuna, garapen emozionala, pertsonen arteko erlazioak, erotika eta beharrekin zerikusia duen guztia landuko da, beti ere kontsulta egiten duen pertsonaren edo bikotearen momentu ebolutiboa aintzat hartuta”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.