Azken orduetan kasu bakarra erregistratu dute Lea-Artibain
Kasu bakar hori Berriatuan erregistratu dute; gainerako herrietan ez dute COVID-19arekin kutsatutako kasurik atzeman. Berriatuko tasa igo egin da, eta Markina-Xemeingoa eta Mendexakoa jaitsi. Lurraldeetako tasek behera egiten jarraitzen dute.
Astelehenean [maiatzak 24] kasu bi erregistratu eta gero, atzo [maiatzak 25] kasu bakarra erregistratu zuten Lea-Artibain, eta hori Berriatuan erregistratu zuten. Ondorioz, Berriatuko tasa igo egin da. Markina-Xemeingo eta Mendexako tasak, baina, jaitsi egin dira; Mendexako tasa 0 izatera pasatu da. Gainerako herrietako tasak bere horretan mantendu dira.
Lurraldeak. Arabak 116,59ko tasa dauka (atzoko tasa bera), Bizkaiak 243,77koa (-6 puntu) eta Gipuzkoak 208,20koa (-4 puntu).
Joan den aste osoari dagokionez, duela bi aste baino kasu gehiago erregistratu zituzten. Joan den astean [maiatzaren 17tik 23ra] 17 kasu erregistratu zituzten, eta duela bi 15.
Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):
- Amoroto: 0
- Aulesti: 0
- Berriatua: 159,11 (80 puntu igo da)
- Etxebarria: 671,14
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 134,41
- Lekeitio: 13,84
- Markina-Xemein: 99,5 (20 puntu jaitsi da)
- Mendexa: 0 (atzo 423,73ko tasa zeukan)
- Munitibar: 0
- Mutriku: 18,82
- Ondarroa: 175,09
- Ziortza-Bolibar: 0
Lea-Artibai eta Mutrikuko egoera epidemiologikoaren bilakaera, azarotik: