Isuntzagaz batera, Bizkai, Araba eta Gipuzkoako beste zazpi hondartzatan egin dute gonbidapena. Kerik gabeko hondartzen proposamena ekainaren 15ean hasiko da.
Egungo pentsio sistemak dituen gabeziak salatzeko aukera edukiko dute herritarrek zapatuan [maiatzak 29] Lekeition eta Ondarroan egingo diren mobilizazioetan. Gipuzkoako Pentsiodunen Bizikleta Martxa Mutrikutik igaroko da eguenean [maiatzak 27].
Energia kutsagarriak kontsumitzeari uzteko deia egin dute, eta alternatiba egokienetariko bat Goiener kooperatiba dela esan dute. Ekainaren 5ean herrian ospatuko duten Konpost Egunean gaiaren inguruko argibideak jasotzeko aukera egongo da.
Ertzaintzak esan duenez, atxilotuak 53 urte ditu eta "dokumentuak faltsutzea eta bide segurtasunaren aurkako delitua" egotzi diote. Atxilotua gaur [maiatzak 26] jarriko dute epailearen esku.
Kasu bakar hori Berriatuan erregistratu dute; gainerako herrietan ez dute COVID-19arekin kutsatutako kasurik atzeman. Berriatuko tasa igo egin da, eta Markina-Xemeingoa eta Mendexakoa jaitsi. Lurraldeetako tasek behera egiten jarraitzen dute.
Hamabost pertsonak parte hartu dute Motrollu garbitzeko lehen auzolanean. Herritarren iritziak eta ekarpenak kontuan hartuta, proiektuaren berdefinizioa egin beharko dutela esan dute.
Veronica Jimenez lekeitiarrak emango du tailerra, bihar [maiatzak 27], Azkue Ikastolan.