Euskadiko Urpeko Arrantza Txapelketa lehiatuko dute Ondarroan
Zapatuan eta domekan lehiatuko dute txapelketa. 22 parte hartzaile daude izena emanda, eta Ondarroako klubetik hiru kide ariko dira.
Euskadiko Urpeko Arrantza Txapelketa jokatuko dute asteburuan, Ondarroan. Zapatuan 09:00etatik 14:00etara ariko dira Ondarroa eta Lekeitioko Santa Katalina itsasargira arteko itsas-eremuan, eta domekan, berriz, Saturraran eta Itxasperainoko (Deba) tartean, aurreko eguneko ordutegi berean. Domekan, 15:00ak aldera hasiko dira arrainak pisatzen eta puntuazioak ematen.
22 parte hartzaile daude izena emanda, eta Ondarroako klubetik hiru kide ariko dira: Ander Bergara, Andoni Burgoa eta Jonathan Beitia. Bergara da egungo txapelduna.