Isuntzakoek Espainiako Trainerilla Txapelketa lehiatuko dute
Asteburuan Castron lehiatuko duten txapelketan, Gipuzkoa, Bizkaia, Kantabria eta Galiziako hamazortzi klubetako arraunlariak batuko dira. Isuntzatik gazte eta absolutu mailetako gizonezkoek parte hartuko dute.
2021eko Espainiako Trainerilla Txapelketa lehiatuko dute asteburuan Castro Urdialesen [Kantabria]. Gipuzkoa, Bizkaia, Kantabria eta Galiziako hamazortzi klubetako arraunlariek parte hartuko dute zapatuko sailkatze kanporaketan, eta Isuntzatik gazte eta absolutu mailetako gizonezkoak ariko dira lehian.
Euskal klubei dagokienez, Isuntzaz gain, Deustu, Itsasoko Ama (Santurtzi) eta Zierbena bizkaitarrek izena eman dute, eta Donostiarra Kaiarriba eta Pasai Donibane Koxtape dira klub gipuzkoarrak. Horiez gain, Galiziako zazpi eta Kantabriako bost klubetako ordezkariak egongo dira Castro Urdialesen.
Gazte mailan gizonezkoen hamar taldek lehiatuko dute txapelketa. Absolutuetan, ostera, emakumezkoen eta gizonezkoak ariko dira. Emakumezkoetan zazpi klub daude izena emanda, eta gizonezkoetan bederatzi.