Ondarroako intzidentzia tasa 35 puntu igo da
Azken orduetan Ondarroan 3 kasu erregistratu dituzte, eta horregatik igo da intzidentzia tasa. Gainerako herrietan ez dute kasurik erregistratu, eta Markina-Xemein gune berdean sartu da. Lurraldeei dagokienez, joera aldaketa bat egon da, eta Arabako tasa 6 puntu igo da.
Atzo [maiatzak 26] Ondarroan erregistratu zituzten COVID-19arekin kutsatutako kasuak. Zehatz esateko, 3 kasu erregistratu zituzten eta, ondorioz, herri horretako intzidentzia tasa igo egin da. Gainerako herrietan ez zuten kasurik erregistratu. Markina-Xemeingo tasa jaitsi egin da eta 60 azpitik kokatu denez, herria gune berdean sartu da.
Lurraldeak. Lurraldeei dagokienez, joera aldaketa bat atzeman da Araban, intzidentzia tasa igo egin delako. Gaur gaurkoz, Arabak 122,35ko tasa dauka (atzo baino 6 puntu gehiago), Bizkaiak 236,63koa (-7 puntu) eta Gipuzkoak 203,34koa (-5 puntu).
Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):
- Amoroto: 0
- Aulesti: 0
- Berriatua: 159,11
- Etxebarria: 268,46 (403 puntu jaitsi da)
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 134,41
- Lekeitio: 13,84
- Markina-Xemein: 59,70 (40 puntu jaitsi da)
- Mendexa: 0
- Munitibar: 0
- Mutriku: 18,82
- Ondarroa: 210,11 (35 puntu igo da)
- Ziortza-Bolibar: 0
Lea-Artibai eta Mutrikuko egoera epidemiologikoaren bilakaera, azarotik: