Hiru zauritu arin, bi autok Markina-Xemeinen izan duten istripuan
08:00ak inguruan gertatu da istripua, Ondarroako noranzkoan. Hiru zaurituak Galdakao-Usansoloko ospitalera eraman dituzte.

Istripua gertatu da gaur [maiatzak 31] BI-633 errepidean, Markina-Xemeingo araztegiaren parean. Ezbeharra 08:00ak inguruan gertatu da, Ondarroako noranzkoan. Bi autok elkarren artean talka egin dute, eta hiru zauritu arin eragin ditu istripuak. Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak adierazi duenez, hiru zaurituak Galdakao-Usansoloko ospitalera eraman dituzte.
Istripuaren ondorioz, errepidea itxita egon da eta zirkulazioa ondoko bide batetik desbideratu dute. Hala ere, auto ilarak eragin ditu gertaerak. 10:00etan geratu da zabalik errepidea.

Markina-Xemeingo istripua. Argazkia: Bizkaiko Suhiltzaileak

Bi autok elkar jo dute Markina-Xemeingo istripuan. Argazkia: Bizkaiko Suhiltzaileak

Autoen egoera istripua eta gero. Argazkia: Bizkaiko Suhiltzaileak