Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Isuntzako mutil gazteek brontzezko domina lortu dute Espainiako Trainerilla Txapelketan

Senior mailan bosgarren sailkatu da gizonezkoen taldea. Kategoria horretan June Aranbarri eta Mikel Azkarate ondarrutarrak dauden Santurtzik eta Donostiarrak irabazi dituzte banderak.

Espainiako Trainerilla Txapelketa Argazkia: Isuntza.
Aintzina Monasterio Maguregi
Lekeitio
2021/05/31

Asteburuan Castro Urdialesek jokatu da Espainiako Trainerilla Txapelketa, eta Isuntzako mutil gazteek brontzezko domina irabazi dute. Klub lekeitiarretik gizonezko seniorrek ere parte hartu dute, eta horiek bosgarren sailkatu ziren domekako [maiatzak 30] finalean.

14.56,41 denboran amaitu zuten estropada domekan [maiatzak 30] Isuntzako gazteek. Galiziako Club Do Mar Bueu izan zen finaleko azkarrena: 14.52,55. Eta zilarrezko domina ere galiziarrentzat izan zen; 14.55,99 denbora eginda, Cabokoak geratu ziren txapeldunorde.

Gazte mailan ez zen emakumezkoen kategoriarik egon, bai, ordea, absolutuetan. Gizonezkoetan Itsasoko Ama eta emakumezkoetan Kaiarriba izan ziren onenak. June Aranbarri eta Mikel Azkarate ondarrutarrak daude talde horietan.

Gizonezkoetan, podiumetik kanpo geratu zen Isuntza Arraun Elkartea. Hamahiru minutu, 58 segundo eta ehunen bakarrean burutu zuten estropada lekeitiarrek, eta bosgarren sailkatu ziren. Zazpi bat segundoko aldea egon zen lehenengo bien artean. Santurtzik 13.33,22 denbora egin zuen, eta Zierbenak, berriz, 13.40,72.Cabo klub galiziarrak osatu zuen podiuma (13.48,77).

Emakumezkoen finalean ere bi klub euskaldun geratu ziren txapeldun eta txapeldunorde. Hamabost minutu, 27 segundo eta 76 ehuneneko marka egin zuten Donostiarraren neskek. Deusturentzat izan zen zilarrezko domina (15.31,26), eta brontzezkoa, berriz, Cabok lortu zuen.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.