Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Turismoa erakartzeko kanpaina bat egingo dute Lekeition

Kanpaina martitzenean [ekainak 1] jarriko dute martxan. Bi alditan banatuta egingo dute, eta bi hilabeteko iraupena edukiko du.

Eider Mugartegi
Lekeitio
2021/05/31

Udalerriko eskaintza eta baliabide turistikoak ezagutzera emateko kanpaina berezia jarriko dute martxan martitzenetik [ekainak 1] aurrera Lekeition. Udara begira turismoa sustatzea du helburu kanpainak, eta bi hilabeteko iraupena izango du.

Kanpaina bi alditan banatuta dago. Lehenengoa ekainaren 1etik uztailaren 31ra artekoa izango da, eta horretan Euskal Herriko, Madrilgo eta Herrialde Katalanetatik datorren turismoa sendotzea izango dute helburu. Bigarren aldia, berriz, irailekoa eta urrikoa izango da, eta urtarokotasunagaz hautsi eta turismo denboraldia luzatzea da asmoa. “Lekeitioko kokaleku paregabeak, itsasoa, tradizioa, natura, gastronomia, turismo aktiboa, kalitatezko ostatuak edota zerbitzu anitzen eskaintza izango dira kanpainarako sortu diren bideoen ardatza”, azaldu dute.

Leloa. Batzen gaituena da leloa jarri diote kanpainari: “Leku ederrak, sentipenak eta, batez ere, itsasoari lotutako bizitzeko modu bat. Guzti horiek leku berean biltzen dira, guztiok batzen gaituena dira, hain zuzen, Lekeitio eta itsasoa, eta hori izango da kanpainaren leloa“.

Jakitera eman dutenez, Lekeitiok jasotzen dituen bisitari gehienak Euskal Herrikoak, Herrialde Katalanetakoak eta Madrilgoak izaten dira, hori dela eta, kanpaina indartsuagoa egingo dute lurralde horietan bisitariak erakartzeko. Baina, beste leku batzuetara ere zuzenduko dira: “bisitari potentzialak izan daitezkeen lekuetara, inguruko erkidegoetara eta Frantzia hegoaldera besteak beste”.

Azaldu dutenez, kanpainaren oinarria Lekeitioko turismo orrialdea izango da: “Bertan Lekeitioko informazio guztia aurkitu ahalko da, Non lo egin, Non jan edo Zer bisitatu atalen bidez”. Era berean sare sozialak ere indartuko dituzte, Facebook, Twitter eta Instagram kontuen bidez erabiltzaileengana heltzeko. “Lekeitioturismo markaren bidez turistengana hurbildu eta Lekeitio ezagutzeko aukera guztiak jarriko dira haien eskuetan”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.