Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Txapeldunen Liga irabazi du Kepa Arrizabalagak

Txapeldunen Liga bat bereganatu duen lehen ondarrutarra da. Arrizabalagak jokatzen duen Chelsea taldeak 1-0 irabazi dio Manchester Cityri.

Marcos Alonso eta Kepa Arrizabalaga, Txapeldunen Ligako garaikurragaz. Argazkia: Kepa Arrizabalaga Twitter
Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2021/05/31

Atezain ondarrutarrak Ingalaterrako Chelsea taldeagaz irabazi du txapelketa (talde urdinak bigarrenez eskuratu du belarri handia). Zapatuan [maiatzak 29] Portoko (Portugal) Do Dragao estadioan jokatu zen finalean 1-0 irabazi zioten Pep Guardiolak zuzentzen duen Manchester City taldeari.

Txapeldunen liga bat bereganatu duen lehen ondarrutarra izan da, gainera. Atezain ondarrutarra 2018ko abuztuan ailegatu zen Londresko taldera, eta taldeagaz irabazi duen bigarren titulu nagusia izan da; duela bi urte Europako Liga txapelketa ere irabazi zuen taldeak.

Ondarrutarra finala jokatzeko aukerarik barik geratu zen (Edouard Mendy sendatu ostean haren ordezkoa izan zen), baina, hala ere, gogotsu ospatu zuen garaipena. Ondarrutarrak bere Twitter kontuan elkarbanatu duen mezu labur eta esanguratsuaren arabera, “egi bihurtu den amets bat” da zapatuan lortutako titulua.

Finalari dagokionez, ondarrutarraren taldea, oro har, nagusi izan zen berdegunean. Lehen zatian baloiaren kontrol nabarmena eduki zuten eta Kai Havertzek 42. minutuan egindako golak partidua erabakita laga zuen. Atsedenaldiaren ostean, Manchester City partiduaren kontrola hartzen saiatu bazen ere, ezin izan zuen Chelsearen defentsa hautsi eta egoera irauli.

Arrizabalaga kuadrillako lagunekin garaipena ospatzen. Argazkia: Aurrera Kirol Elkartea.

Chelsea taldea kopa altxatzen. Argazkia: Chelsea FC

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.