Barikua da Lea Ibarreko udalekuetan izena emateko azken eguna
Udalekuak 2009tik 2018ra bitartean jaiotakoei zuzenduta daude. Internet bidez edo modu presentzialean izena eman daiteke.
Aurten ekainaren 28tik uztailaren 23ra bitartean egingo dira Lea Ibarreko udalekuak, 10:00etatik 13:00etara bitartean. Eta horretan 2009tik 2018ra bitartean jaiotakoek parte hartu dezakete. Izena emateko azken eguna barikua [ekainak 4] da; Internet bidez edo modu presentzialean izena eman daiteke. Modu presentzialean izena eman nahi dutenek udaletxeetan eskuragarri dauden inprimakia bete eta berriro ere udaletxean utzi beharko dute.
Izena eman eta gero, ordainketa transferentzia bidez egin beharko da ondoko kontu korronte zenbakian: ES97-2095-0043-109115175644. Ordainketa egiterakoan, esan dute kontzeptuan umearen izena abizenak ipini beharko direla.