Mihise musika taldearen kontzertua, Mutrikun

Usurbilen sortu zen Mihise musika taldeak kontzertua eskainiko du barikuan [ekainak 4], 20:00etan, Mutrikuko Gaztetxean; sarrerak 3 euro balio ditu, eta Internetez ere erosi daitezke. Mikel Olasagasti, Beñat Urteaga eta Antton Aranburu dira taldeko kideak, eta aurretik Hotzikara eta Izeberg taldeetan aritutakoak dira. Mutrikuko kontzertuan Kronik@ izeneko euren lehen lana aurkeztuko dute; 2020an grabatu zuten diskoa. Emaldia Mutrikuko Rock Kolektiboak eta Mutrikuko Gazte Asanbladak elkarlanean antolatuta dago. ENTZUN ABESTIAK, HEMEN!