Azken orduetan ez dute kasurik erregistratu Lea-Artibai eta Mutrikun
Maiatzaren 6an eta 16an gertatu modura, atzo [ekainak 3] ere ez zuten COVID-19arekin kutsatutako kasu bat bera ere erregistratu Lea-Artibai eta Mutrikun. Ondarroako intzidentzia tasa jaitsi egin da. Lurraldeei dagokienez, Arabako tasa igo egin da, eta Bizkaikoak eta Gipuzkoakoak behera egiten jarraitzen dute.
Azken orduetan kasurik erregistratu ez dutenez, Lea-Artibai eta Mutrikuko intzidentzia tasa gehienak bere horretan mantendu dira. Ondarroako tasa da jaitsi den bakarra; atzo [ekainak 3] 210,11ko tasa zeukan, eta 35 puntu jaitsi ostean, gaur [ekainak 4] 175,09ko tasa dauka. Gaur gaurkoz, Mutriku da gune berdean egoten jarraitzen duen herri bakarra.
Lurraldeak. Arabak 154,75eko tasa dauka (+5 puntu), Bizkaiak 210,70ekoa (-7 puntu) eta Gipuzkoak 209,59koa (-2 puntu). Astelehenean [maiatzak 31] IƱigo Urkulluk esan zuen “zuhurtziaz” jokatu behar dela.
Joan den aste osoan [maiatzaren 24tik 30era] 16 kasu erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun, duela bi aste baino bat gutxiago: 9 kasu Ondarroan erregistratu zituzten, bina Berriatuan eta Lekeition eta bana Ispasterren, Markina-Xemeinen eta Mutrikun.
Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):
- Amoroto: 0
- Aulesti: 0
- Berriatua: 238,66
- Etxebarria: 268,46
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 268,82
- Lekeitio: 83,02
- Markina-Xemein: 79,60
- Mendexa: 0
- Munitibar: 0
- Mutriku: 37,64
- Ondarroa: 175,09 (35 puntu jaitsi da)
- Ziortza-Bolibar: 0
Lea-Artibai eta Mutrikuko egoera epidemiologikoaren bilakaera, azarotik: