Azken orduetan bi kasu erregistratu dituzte Lea-Artibain
Bi kasuak Markina-Xemeinen erregistratu dituzte eta, ondorioz, intzidentzia tasa igo egin da. Ondarroako tasa 12 puntu jaitsi da. Lurraldeetan, Arabako tasa 0,61 puntu igo da, eta Bizkaikoa eta Gipuzkoakoa jaitsi egin dira. Orokorrean, intzidentzia jaisten ari dela erakusten dute datuek.
Markina-Xemeinen 2 kasu erregistratu dituztenez, intzidentzia tasa igo egin da; 20 puntu igo da. Gainerako herrietako intzidentzia tasak mantendu egin dira, Ondarroan ezik. Ondarroako tasa 12 puntu jaitsi da.
Aipatzekoa da gaur gaurkoz 0 tasa daukaten herriak zazpi direla: Amoroto, Aulesti, Etxebarria, Gizaburuaga, Mendexa, Munitibar eta Ziortza-Bolibar. Hau da, Lea Ibarra osoak 0 tasa dauka.
Lurraldeak. Arabak 155,66ko tasa dauka (0,61 puntu igo da), Bizkaiak 194,16koa (-4 puntu) eta Gipuzkoak 199,32koa (-3 puntu).
Joan den aste osoan [maiatzaren 31tik ekainaren 6ra] 11 kasu erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun, duela bi aste baino bost gutxiago: 4 kasu Lekeition erregistratu zituzten, 3 Markina-Xemeinen eta bina Ondarroan eta Ispasterren. Gainerako herri guztietan ez zuten kasu bakar bat bera ere erregistratu.
Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):
- Amoroto: 0
- Aulesti: 0
- Berriatua: 159,11
- Etxebarria: 0
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 403,23
- Lekeitio: 83,02
- Markina-Xemein: 99,50 (20 puntu igo da)
- Mendexa: 0
- Munitibar: 0
- Mutriku: 18,82
- Ondarroa: 116,73 (12 puntu jaitsi da)
- Ziortza-Bolibar: 0
Lea-Artibai eta Mutrikuko egoera epidemiologikoaren bilakaera, azarotik: