Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
IngurumenaKultura

Iturretako memoria ibilbidea, bisitarientzako prest

'MX-3 Iturreta. Baldaburuko bigarren guda lerroko memoria ibilbidea' aurkeztu zuen zapatuan [ekainak 5] Ahaztuen Oroimena elkarteak. Bertan egingo dituen esku hartze arkeologikoaren berri eman zuen Josu Santamarina Otaola arkeologoak.

Josu Santamarina arkeologoa Baldaburun egingo duen esku hartze arkeologikoa azaltzen.
Eider Mugartegi
Etxebarria,Markina-Xemein
2021/06/09

Zapolan egin zuten modura, memoria ibilbide berri bat prestatu dute Ahaztuen Oroimenako kideek, Artibai Mendigoizale Taldeagaz eta Markina-Xemeingo Udalaren babesagaz. Iturretako Baldaburu inguruan ibili dira lanean oraingoan, eta bertan dauden defentsarako bigarren guda lerroko eraikinak berreskuratu dituzte, horiek ezagutzeko aukera emango duen ibilbide bat ere eratuz.

Joan den zapatuan [ekainak 5] aurkeztu zuten MX-3 Iturreta. Baldaburuko bigarren guda lerroko memoria ibilbidea Josu Santamarina Otaola EHUko arkeologoaren laguntzagaz. Santamarinak esku hartze arkeologiko bat egingo du Baldaburuko ibilbide horretan dauden Balda 1 eta Balda 2 gotorlekuetan EHUko ikasle talde baten laguntzagaz, eta azterketa horien nondik norakoak ezagutzera eman zituen.

Iturretako posizioen garrantziaz aritu zen hasteko Alberto Unamuno Urkitza Ahaztuen Oroimena elkarteko kidea. Jakitera eman zuenez, frontetik urrun zegoen Zapola, Iturretako posizioak, aldiz, gertu zeuden, Kalamu aurrez aurre zeukaten eta estrategikoki oso garrantzitsuak ziren. Garrantzi horren adibide moduan Italiarrek 36ko gerran egindako mapa eta irudi batzuk erakutsi zituen Unamunok. “Italiarrek Francori lagundu zioten gerran, eta horiek egindako mapa batean bigarren guda lerroko posizioetatik Iturretakoa azpimarratzen dute bakarrik ‘Marquizburu’ izena jarrita. Hiru bunker trintxerekin elkartuta irudikatu zituzten”.

Hiru bunker horietan zehar doa MX3 Iturreta ibilbide berria. Irteera Iturretako ermita ondoko plazan dauka eta ibilbide erraza dela jakitera eman zuten, “ordu bete baino arinago egiteko modukoa”. Ibilbideak Baldakotxuntxurrarako bidean PR BI-24 ibilbideagaz bat egiten du. “Bide horretan zehaztu ditugun toki aiparrienak dira Baldakotxuntxurra tontorrean dagoen babeslekua eta Balda 1, Balda2 eta Balda 3 bunkerrak. Balda 1 inguruan lubaki bat eta beste babesleku bat daude. Bunker hauek lehertu egin zituzten metala ateratzeko, baina bat osorik dago”.

Bigarren defentsa lerroa lehen lerroa baino hobeto kontserbatzen da, hormigoizko egitura asko egin zirelako

Bunker horiek egiten aritu ziren pertsonei ordaintzeko nominak ere erakutsi zituen. “10 pezeta kobratzen zituzten gehienek eguneko, batzuek 8,75 pezeta. Egunero egiten zuten lan, ez zeukaten jairik, gotorlekuak egiteko premia zegoen, beraz”. Bunker horiek egiten bertoko bizilagunak aritu zirela ere argitu zuen Unamunok, Xemeingoak, Ziortzakoak, Markinakoak…

Baldaburuko gotorlekua, MX-3 Iturreta. Baldaburuko bigarren guda lerroko memoria ibilbidean. Argazkia: Ahaztuen Oroimena

Azterketa arkeologikoa. Aurrez Zapolan egin moduan, esku hartze arkeologikoa egingo dute Baldaburun. Beste era batekoa izango da, baina, Santamarinak oraingoan gidatuko duen lana. Arkeologia eta ondarearen kudeaketan ohikoak diren protokoloak eta metodologiak erabiliaz, prospekzio intentsiboa egin, planimetria zehatza marraztu, zundaketa arkeologikoak egin, dokumentazio fotogrametrikoa sortu, aurkitutako materialen laborategiko lanketa burutu eta aurkitutako objektuak Bizkaiko Arkeologi Museora bideratuko dituzte, txosten bategaz batera. Izan ere, memoria arkeologikoaren idazkera, tramitazioa eta zabalkundea helburu izango ditu esku hartze arkeologikoak.

“36ko gerraren historia arkeologiko bat egitea izango da helburua. Baldari begirako testuingururatze historiko bat egingo dugu, zergatik sortu zen fronte hau, baina, batez ere, aztarna materialetan finkatuko gara”, argitu zuen Santamarinak.

Esku hartze arkeologikoaren azken egunean, ekainaren 27an, bisita gidatu bat egingo da memoria ibilbide horretan zehar

Arkeologoak esan zuenez, bigarren defentsa lerroa lehen lerroa baino hobeto kontserbatzen da, hormigoizko egitura asko egin zirelako: “Hormigoia oso material estrategikoa zen garai hartan. Parte handi bat Bilboko defentsetara bidaltzen zen, arrazoi logistikoengatik, baina baita ere defentsa logikengatik. Hona ekartzea zailagoa omen zen, gainera, hemen frontea hurbilago zegoen. Hala ere, gotorlekuen katalogo nahikoa aberatsa geratu zaigu”.

Jakitera eman zuenez, Baldaburuko tontorrean, beharbada behatoki funtzioa beteko zukeen babesleku moduko bat dago, eta Balda 2 bunkerra teilatua kontserbatzen duen inguru horretako bunker bakarra da. “Espazio txikian gerra posizio errepublikar kanoniko baten elementu guztiak ditugu: lubakiak, babeslekuak, behatokia eta metrailadore habiak. Hainbat datu lortu ditzakegu, tipologia aldetik, esaterako. Gerrako aztarnetan gerra ulertzeko moduak, ideologiak, daude gauzatuta, eta hormigoizko egitura hauetan ikusi daiteke hori”.

Indusketaren garrantzitsuena “historiaren tarta horretan kapaz kapa joatea” dela esan zuen, eta horrela “bere eboluzioa ezagutzea”: “Tartaren kapa ezberdinek kontatzen digute zer gertatu den, gero bakoitzari zenbaki bat jartzen zaio eta eszena bat osatzen da, zer gertatu den jakiteko. Ondoren, aurkitutako piezak laborategira eramaten dira, eta pieza bakoitza banaka erregistratzen da, eta garbitu eta aztertu egiten da”. Dokumentazioari begira, dron hegaldi bat ere egin dute, eta topografia erregistro bat ere egitekotan daude. Lanaren emaitzak, gainera, publiko egingo dituzte, eta aurkezpen bat ere iragarri zuten.

Zapolako defentsa eraikinetan zehar doan ibilbidearen bideo bat egin dute

Bisita gidatua. Lan horiek guztiak ekainaren azken asteburu bietan burutuko ditu Santamarinak eta haren taldeak, eta esku hartze arkeologikoaren azken egunean, ekainaren 27an, bisita gidatu bat egingo da memoria ibilbide horretan zehar, eta gainera egindako lan arkeologikoak ezagutu ahalko dira Santamarinaren beraren eskutik.

Eneko Arrate Sololuze Artibai Mendigoizale Taldeko kideak aurreratu zuenez, Iturretako plazatik hasiko da bisita gidatua 10:30ean. Bide batez Iturretako ermita ikusiko da, eta bideari ekingo zaio. Izena aurrez eman behar da, leaktibai@gmail.com helbide elektronikoan.

Bideoa. Ekitaldi amaieran aurkeztu zuten baita ere, Zapolako defentsa eraikinetan zehar doan ibilbidearen (MX- 2) eta inguru horretako natura baliabideak ezagutzera emateko asmoz prestatu duten bideoa. Arratek azaldu zuenez, mendi jakintza berreskuratzearen ideiatik sortu zen guztia. «Arrakala handia dago herritarren eta mendiaren artean. Mendi jakintza hori berreskuratzeko eta balioan jartzeko ekimen ezberdinak egiten hasi ginen, hortik irten zen, adibidez, orain dela urte bi egin zen txondorra, hortik herri basoetara bisitak egitea, auzolanean lubakiak garbitzea eta hortik pixkanaka ibilbide hauek ere bai. Eta hortik sortu da baita ere bideoa».

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.