Azken orduetan hiru kasu erregistratu dituzte Lea-Artibain
Bi kasu Ondarroan erregistratu dituzte, eta bat Lekeition. Ondarroako tasa jaitsi egin da, eta Lekeitiokoa igo. Lurraldeei dagokienez, azken egunetako joera aldatu egin da, eta gaur [ekainak 10] Arabako tasa ere jaitsi egin da; Bizkaiko eta Gipuzkoako tasek behera egiten jarraitzen dute.
Nahiz eta herenegun [ekainak 8] kasu bakar bat bera ere ez zuten erregistratu, atzo [ekainak 9] 3 kasu erregistratu zituzten Lea-Artibain: 2 kasu Ondarroan erregistratu zituzten, eta 1 Lekeition. Dena dela, Ondarroako tasa jaitsi egin da. Lekeitiokoa, ostera, igo egin da.
Gaur gaurkoz 0 tasa daukaten herriak zazpi dira: Amoroto, Aulesti, Etxebarria, Gizaburuaga, Mendexa, Munitibar eta Ziortza-Bolibar. Hau da, Lea Ibarra osoak 0 tasa dauka.
Lurraldeak. Arabak 150,81eko tasa dauka (7 puntu jaitsi da), Bizkaiak 182,59koa (5 puntun jaitsi da) eta Gipuzkoak 185,30ekoa (5 puntu jaitsi da).
Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):
- Amoroto: 0
- Aulesti: 0
- Berriatua: 79,55
- Etxebarria: 0
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 403,23
- Lekeitio: 96,86 (13 puntu igo da)
- Markina-Xemein: 99,50
- Mendexa: 0
- Munitibar: 0
- Mutriku: 18,82
- Ondarroa: 105,05 (11 puntu jaitsi da)
- Ziortza-Bolibar: 0
Lea-Artibai eta Mutrikuko egoera epidemiologikoaren bilakaera, azarotik: