COVID ziurtagiriari buruzko argibideak
Europako Parlamentuak oniritzia eman du ziurtagiria uztailaren 1etik aurrera EBko joan-etorrietan erabiltzeko. Agiriari esker, kontrol neurriak arinagoak izango dira Europako Batasuneko herrialdeetara bidaiatzean.
Ekainaren 9tik Euskal Herri osoan deskarga daiteke COVID-19ari dagokion immunitate egoeraren berri ematen duen ziurtagiria. Dena dela, Nafarroako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak eta Frantziako Gobernuak ezarritako irizpideak ez dira berdinak. Gainera, herrialdearen arabera, desberdina da agiriak baldintzatuko duena.
- NOLA LORTU DAITEKE?
- Araba, Bizkai eta Gipuzkoa. Oraingoz, digitalki soilik, sinadura elektronikoaren bidez; Osakidetzaren sareko atarian.
- Nafarroa. Osasunaren Karpeta Pertsonalaren bidez, edo aurrez aurre, osasun etxeetan.
- Ipar Euskal Herria. Digitala, Ameli Gizarte Segurantzaren webgunean; paperezkoa, ziurtagiri motaren arabera.
- NORK ESKURA DEZAKE?
- Txertoa hartu dutenek:
- Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa. Txertoaren zenbat dosi hartu diren adieraziko da. Agiriak ez du iraungitze datarik.
- Iparraldea. Pauta osoa hartua dutenek eskura dezakete. Agiriak ez du iraungitze datarik, eta paperezko bertsioa txertaketa guneetan lor daiteke.
- Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa. Txertoaren zenbat dosi hartu diren adieraziko da. Agiriak ez du iraungitze datarik.
- Gaitza pasatu dutenek:
- Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa. Gutxienez 11 egun izan beharko dira igaroak PCR positibotik; gehienez, 180.
- Iparraldea. Medikuaren agiria beharko da. Gutxienez hamabost egun izan beharko dira igaroak PCR positibotik; gehienez, 180.
- Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa. Gutxienez 11 egun izan beharko dira igaroak PCR positibotik; gehienez, 180.
- Testetan negatibo eman dutenek:
- Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa. Antigeno testa bada, 48 ordu lehenago egina izan behar du, gehienez. PCR proba bada, epea 72 ordukoa da.
- Iparraldea. PCR negatiboa be-harko da; 72 ordu baino gutxiagokoa.
- Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa. Antigeno testa bada, 48 ordu lehenago egina izan behar du, gehienez. PCR proba bada, epea 72 ordukoa da.
- Txertoa hartu dutenek:
ZERTARAKO BALIO DU?
Europako Parlamentuak oniritzia eman du ziurtagiria uztailaren 1etik aurrera EBko joan-etorrietan erabiltzeko. Agiriari esker, kontrol neurriak arinagoak izango dira Europako Batasuneko herrialdeetara bidaiatzean. Agiririk gabe ere posible da bidaiatzea, baina muga gehiagorekin. Gainera, Ipar Euskal Herrian, 11 urtetik gorakoentzat, mila pertsona baino gehiago biltzen diren lekuetan derrigorrezkoa da osasun ziurtagiria, hala nola festibaletara, kirol zelaietara eta kultur areto handietara sartzeko.