Azken egunetan sei kasu erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun
Ondarroan 3 kasu erregistratu dituzte, 2 Mutrikun eta bat Markina-Xemeinen. Mutrikuko eta Markina-Xemeingo tasak igo egin dira, nahiz eta Mutrikuk gune berdean egoten jarraitzen duen. Lurraldeei dagokienez, intzidentzia tasak nabarmen jaitsi dira hiru lurraldeetan.
Barikutik domekara bitartean [ekainak 11tik 13ra] COVID-19arekin kutsatutako 6 kasu erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun: Ondarroan (3), Mutrikun (2) eta Markina-Xemeinen (1) erregistratu dituzte kasuak. Ondarroako intzidentzia tasa jaitsi egin bada ere, Mutrikuko eta Markina-Xemeingo tasak igo egin dira. Dena dela, Mutrikuk gune berdean egoten jarraitzen du.
Lea-Artibai eta Mutriku mailan zazpi dira 0 tasa daukaten herriak: Amoroto, Aulesti, Berriatua, Gizaburuaga, Mendexa, Munitibar eta Ziortza-Bolibar.
Joan den aste osoan [ekainaren 7tik 13ra] 13 positibo kasu erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun: 6 kasu Ondarroan erregistratu zituzten, 3 Markina-Xemeinen, 2 Mutrikun eta bana Etxebarrian eta Lekeition. Hain zuzen, joan den astean duela bi aste baino bi kasu gehiago erregistratu zituzten, eta duela hiru baino hiru gutxiago.
Lurraldeak. Arabak 139,31ko tasa dauka (barikuan baino 10 puntu gutxiago), Bizkaiak 159,52koa (barikuan baino 19 puntu gutxiago) eta Gipuzkoak 151,15ekoa (barikuan baino 23 puntu gutxiago). Gaur gaurkoz, hiru lurraldeak gune horian daude.
Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):
- Amoroto: 0
- Aulesti: 0
- Berriatua: 0
- Etxebarria: 134,23
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 268,82 (135 puntu jaitsi da)
- Lekeitio: 69,19 (27 puntu jaitsi da)
- Markina-Xemein: 119,40 (20 puntu igo da)
- Mendexa: 0
- Munitibar: 0
- Mutriku: 37,64 (19 puntu igo da)
- Ondarroa: 93,38 (12 puntu jaitsi da)
- Ziortza-Bolibar: 0
Lea-Artibai eta Mutrikuko egoera epidemiologikoaren bilakaera, azarotik: