Kaxarranka eta Emakumeen aurreskua ikusteko sarrerak zozketatuko dituzte
Parte hartu nahi dutenek izena eman ahalko dute zapatura [ekainak 19] arte. Ekainaren 24an deituko diete zozketako sarrerak lortu dituztenei.
Aurtengo jaiak ere ezin izango dituzte betiko moduan egin Lekeition. Hala ere, ekintza batzuk egitea posible ikusten dute, eta horrela, beraz, San Pedro egunez [ekainaren 29an], Kaxarranka eta Emakumeen Aurreskua egingo dira, ikusleen edukiera mugatuagaz, 12:00etan, Abaroa jauregiko lorategian. Bertara joaan ahal izateko sarreren zozketa egingo du udalak, eta parte hartu nahi dutenek izena eman ahalko dute zapatura [ekainak 19] arte.