Azken orduetan ez dute positiborik atzeman Lea-Artibai eta Mutrikun
Intzidentzia tasak ere ez du gorabeherarik eduki azken 24 orduetan. HITZAren eremuko 5.000 biztanletik gorako herrien artean Lekeitio da egoerarik onenean dagoen herria; 26,67ko intzidentzia tasa dauka. COVID-19aren transmisioak behera egiten jarraitzen du Araba, Bizkai eta Gipuzkoan.
Martitzenean [ekainak 15] gertatu modura, atzo ere [ekainak 17] COVID-19arekin kutsatutako kasurik ez zuten erregistratu Lea-Artibai eta Mutrikun. Ondorioz, intzidentzia tasak bere horretan mantendu dira azken 24 orduetan.
Eremuko 5.000 biztanletik gorako herrien artean Lekeition dago egoerarik onena, 26,67ko intzidentzia tasarekin, gune berdean dago udalerria. Markina-Xemein, Mutriku eta Ondarroa, berriz, gune horian daude; hiru herrietan 80ko langaren azpitik kokatzen da intzidentzia tasa. Gaur gaurkoz 0 tasa daukaten herriak zazpi dira: Amoroto, Aulesti, Berriatua, Gizaburuaga, Mendexa, Munitibar eta Ziortza-Bolibar.
Joan den aste osoan [ekainaren 11tik 17ra] 9 kasu zenbatu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun: 4 kasu Mutrikun erregistratu zituzten, 3 Ondarroan eta 2 Markina-Xemeinen.
Lurraldeak. COVID-19aren transmisioak behera egiten jarraitzen du Araba, Bizkai eta Gipuzkoan; intzidentzia metatuak beste 7 puntu behera egin du azken 24 orduetan; 125,47raino jaitsi da. Arabak 117,20 tasa dauka (7 puntu jaitsi da), Bizkaiak 135,94 (5 puntu gutxiago) eta Gipuzkoak 106,74 (12 puntu gutxiago). Hiru lurraldeak gune horian daude.
Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):
- Amoroto: 0
- Aulesti: 0
- Berriatua: 0
- Etxebarria: 134,23
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 134,41
- Lekeitio: 27,67
- Markina-Xemein: 79,60
- Mendexa: 0
- Munitibar: 0
- Mutriku: 75,27
- Ondarroa: 70,04
- Ziortza-Bolibar: 0
Lea-Artibai eta Mutrikuko egoera epidemiologikoaren bilakaera, azarotik: