Hiru gunetan eskainiko dituzte ikuskizunak: Abaroa jauregiko lorategian, plaza beltzean eta eskolako jolastokian. Aforo mugatua egongo da eta sarrerak hartu beharko dira ikuskizunak hasi aurretik.
Taldeak hamar urte betetzen ditu aurten, eta disko berriaren grabaketagaz ere amaitu dutela esan dute.
Pedro Sanchez Espainiako presidenteak iragarri du neurri hori. Neurri hori eguenean [ekainak 24] onartuko du Espainiako Ministro Kontseiluak ezohiko bilera batean. 2020ko maiatzaren 21etik izan dira derrigorrezkoak kalean.
Karmen jaien ordez udara begirako aisialdi, kirol eta kultur egitarau zabala prestatu dute udalak eta herriko taldeek. Herriko toki desberdinetan egingo dira ekintzak.
Intzidentzia tasak ere ez du gorabeherarik eduki azken 24 orduetan. HITZAren eremuko 5.000 biztanletik gorako herrien artean Lekeitio da egoerarik onenean dagoen herria; 26,67ko intzidentzia tasa dauka. COVID-19aren transmisioak behera egiten jarraitzen du Araba, Bizkai eta Gipuzkoan.
Antzerki eta zirku ikuskizunean egoteko eta ginkanan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da.
Auzo taxi zerbitzua erabiltzeko txartelak udaletxeetan eskuratu behar dira. Astelehenetik barikura, 07:30etik 20:00etara eta zapatuetan 09:00etatik 14:00etara eskaintzen dute zerbitzua.
Elkarretaratzea egin dute udaletxe aurrean. Senperekoagaz hiru dira aurten Euskal Herrian indarkeria matxistak hil dituen emakumeak.
Kanpaina Uemak bultzatu du, bigarren urtez. Bisitarientzat eta zerbitzu sektoreko arduradunentzat eta langileentzat hainbat material eta baliabide sortu dituzte. Besteak beste, iaz bezala 300.000 mahai-gaineko banatuko ditu ostalarien artean.