Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Hamabi ikuskizun dakartza Lekeitioko 31. Nazioarteko Kale Arteen Jaialdiak

Hiru gunetan eskainiko dituzte ikuskizunak: Abaroa jauregiko lorategian, plaza beltzean eta eskolako jolastokian. Aforo mugatua egongo da eta sarrerak hartu beharko dira ikuskizunak hasi aurretik.

31. Kalekaren aurkezpena Lekeitioko udaletxean.
Eider Mugartegi
Lekeitio
2021/06/18

Kaleko arteak adierazpide dituzten jatorri ezberdinetako hamabi konpainiaren proposamenekin gozatzeko aukera eskainiko du aurten Lekeitioko Nazioarteko Kale Arteen Jaialdiak. 31. Kaleka bizi dugun ezohiko osasun egoerak baldintzatuta dator; jaialdiak egun gutxiago eta ikuskizun gutxiago izango ditu. Baina, bere nortasuna mantendu eta berriro ere jaialdi handi bat eskaintzeko ilusioarekin itzuli da. Gaur [ekainak 18] aurkeztu dute uztailaren 9tik 11ra ospatuko den jaialdia, eta bertan azaldu dituzte egoera berrira egokitzeko egin dituzten moldaketak.

Kaleka kalean ospatu da beti, eta aurten ere hala izango da, baina hesitutako guneak erabiliko dituzte aforoak kontrolpean izateko eta neurri guztiak egoki bete ahal izateko. Horrela, hiru gunetan eskainiko dituzte ikuskizunak: Abaroa jauregiko lorategian, plaza beltzean eta eskolako jolastokian.

Kaleka Nazioarteko jaialdi bat izaten den arren, aurten pandemia dela-eta eremua murritzagoa izan dela azaldu du Koldo Goitia Lekeitioko alkateak. Horrela, Kolonbia eta Txileko konpainiak badaude ere, gehienak Euskal Herrikoak eta ingurukoak izango dira: Herrialde Katalanak, Gaztela eta Leoi, Valentzia eta Madril besteak beste. Kalekak eta udan egiten diren ekimenek udalerriarentzako daukaten garrantzi handia ere azpimarratu nahi izan du alkateak, eta aurrera eramaten laguntzen duten erakundeei –Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundia– eskerrak eman dizkie.

[31. KALEKA-EGITARAUA]

Jaialdiak kultura hurretik bizitzeko eta esperimentatzeko aukera ematen duela adierazi du, berriz, aurkezpenean parte hartu duen Xabier Arauzo Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Zuzendari Nagusiak: “Tokiko artea ere sustatuz eta zelan ez, kontuan edukita euskara bera”. Baina beste kultura batzuetarako tranpolin lana ere egiten duela gaineratu du: “horrek aberastu egiten gaitu eta kultur agertoki integratzaileenetako bat bihurtzen du. Lekeition eragin positiboa edukitzeagaz gainera, Bizkaian ere eragina dauka. Artista, konpainia zein kolektiboek kulturarekin amets egitera gonbidatzen dituzte Bizkaiko herritar guztiak”.

Askotariko programazioa. Eduki, formatu eta hizkuntza anitzetako dantza, zirkua, clown, keinu-antzerki, esperimentazio espazioa edota piroteknia ikuskizunak ikusi ahalko dira beste batzuen artean aurtengo jaialdian. “Lekeitioko Nazioarteko Kale Arteen Jaialdiaren oinarri nagusietako bat parte hartzea da, artista eta ikusleen arteko harremana bultzatuz. Argi dago, aurtengoan baldintzatuta egongo dela hau, baina modu desberdinak landuko dira ikusleak ere ikuskizunen parte sentiarazteko”, azaldu du Ibon Noya Lekeitioko Udaleko kultur teknikariak. Azken urteetan bezala, Kalekak hiru lan lerro ezberdinduko ditu: Kaleka ofiziala, Kalekaz Blai eta Kaleka Scratch.

Ondokoek parte hartuko dute aurtengo jaialdian: Tiritirantes Circo Teatro, David Moreno Cia & Cristina Calleja, Mireia Miracle Company, Producciones Sansegundo, Mortelo & Manzani, Teatro La Cosa, Nuc, Haatik Dantza Konpainia, Mr Copini eta Visitans konpainiaren lanak batuko ditu.

[31. KALEKA-EGITARAUA]

Kaleka Scratchek garapenen edo sorrera prozesuan dauden lanak batuko ditu, sormenezko elkar trukaketa garatzeko espazioak eskainiz. Sail horren baitan Madrilgo Optimo konpainiaren Minimo Pesimo ikuskizuna eskainiko dute.

Azkenik, Kalekaz Blai atalean aurten, Urdaibaiko Txitatoki Zirko Eskolak parte hartuko du eta zirku tailer irekia eskainiko dute. Txitatokik bost urte darama Urdaibain zirkua irakasten eta oraingoan, erakustaldia emango dutenak bertako ikasleak izango direla jakitera eman dute. “Ostean denok probatu ahal izango ditugu zirkuko teknikak”.

Jakitera eman dutenez, ikuskizun guztiek edukiera mugatua izango dute, eta sarrerak ikuskizunak hasi baino 2 ordu aurretik hartu ahalko dira emanaldia egingo den gunean bertan.

[31. KALEKA-EGITARAUA]

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.