Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Politika

13/13 auziaren berri eman dute auzipetuek Lekeition

13/13 auzia "denboraz eta lekuz kanpo" datorrela adierazi dute, eta "tortura eta atxiloketa irregularretan oinarritua" dagoela gogora ekarri.

Arantza Zulueta, Saioa Agirre eta Julen Zelarain joan den barikuko mahainguruan.
Eider Mugartegi
Lekeitio
2021/06/21

13/13 auziko auzipetuek epaiketaren berri eman zuten barikuan [ekainak 18] Arantza Herrian! dinamikak antolatuta Lekeitioko merkatu plazan egin zen mahai inguruan. Zortzi auzipetuetako hiruk parte hartu zuten ekitaldian: Arantza Zulueta Lekeitioko bizilagunak, Saioa Agirre zornotzarrak eta Julen Zelarain billabonatarrak.

Auzipetuek orain dela 11 urtetik pairatzen ari diren egoera latzaren berri eman zuten, atxiloketatik hasita. Auzi honek 2010eko apirilean egindako sarekada batean du oinarria; gaur egungo Espainiako Barne ministro Fernando Grande-Marlaskak agindutako polizia operazio hartan hamar lagun atxilotu zituzten, eta atxilotuetako batzuk torturak eta tratu txarrak salatu zituzten, tartean Agirrek. Azaldu zuenez, 2010eko apirilaren 14an atxilotu zuen Guardia Zibilak Sopelako ikastetxe batean, hiru urteko haurrekin lanean ari zela. Bost egunez inkomunikatuta egon zen, eta aldi horretan torturatu egin zutela eta sexu-erasoak eta umiliazioak jasan zituela salatu zuen. Tratu txar eta tortura horiek Paco Etxeberria auzitegiko medikuak Lakuako exekutiboarentzat egindako txosten batean jaso ziren. Fiskaltzak zazpi urteko espetxe zigorra eskatzen dio.

Zelaraini, berriz, Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren eta Askatasunaren aurkako auzian epaitu ondoren, hamar urteko espetxe zigorra betetzen ari zela jakinarazi zioten 13/13 auzian sartuta zegoela. Orain hamaika urteko zigor eskaera egin dute bere kontra. Zulueta, ostera, Bilboko bulegoan atxilotu zuten eta eta bost egunez inkomunikazio erregimenean egon zen. Hemeretzi urteko espetxe zigorra eskatzen diote.

Hamaika urte eta gero, gatazkaren ondorioak konponbiderik barik jarraitzen zutela esan zuten, “sufrimendua eta samina eragiten” eta 13/13 auzia “denboraz eta lekuz kanpo” datorrela adierazi zuten, “tortura eta atxiloketa irregularretan oinarritua” dagoela gaineratuz. 

Horrez gain, auziaren nondik norakoak azaldu asmoz, zenbait eragilerekin bilerak egiten ari direla ere aipatu zuten mahai inguruan, eta auzibidea «iraganari» dagokiola eta «gainditutako egoera batera itzultzea» denaren iritzia jasotzen ari dira eragileengandik.

Auzipetuek jakitera eman zutenez, abokatuak fiskaltzagaz akordu batera ailegatzen saiatu dira, baina momentuz ez daukate erantzunik.

Manifestazioak. Barikuko mahainguruagaz gainera, beste ekitaldi batzuk egingo dira Lekeition datozen egunotan auzibide hori salatu eta auzipetuei elkartasuna adierazteko. Datorren barikuan [ekainak 25] Zine foruma egongo da 20:30ean, Kontzijopean, eta zapatuan [ekainak 26] 8 auziperatu 8 orduz elkartasuna ekimena, 12:00etatik 20:00etara, Eskolapean.

Aulestin ere hilabeteko azken barikuko elkarretaratzea baliatuko dute epaiketa hori salatzeko. Elkarretaratzea ekainaren 25ean egingo dute, 20:00etan, plazan. Auzipetu baten senideek egoeraren berri emango dute, eta ostean argazkia aterako dute.

Bestalde, uztailaren 10ean Donostian eta Bilbon manifestazio bana egingo dira auzipetuei elkartasuna adierazteko eta gatazkaren konponbide demokratikoaren alde.

Arantza Zulueta barikuko mahai inguruan berbetan.

Julen Zelarain billabonarra bere egoera azaltzen.

Arantza Herrian dinamikako kidea mahai ingurua gidatzen.

Erlazionatutako edukiaArantza Herrian! dinamikak mobilizazioak deitu ditu Lekeition

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.