Nagusien partidan erabaki zen finala. Pilotariek egindako lanagaz "harro" dagoela esan du Pello Urionabarrenetxea entrenatzaileak.
Aulestin eta Amallo auzoan San Joan jaiak ospatuko dituzte, eta beste herri askotan suak egingo dituzte. Dena dela, guztiek ez dute horren berri eman nahi izan.
13/13 auzia "denboraz eta lekuz kanpo" datorrela adierazi dute, eta "tortura eta atxiloketa irregularretan oinarritua" dagoela gogora ekarri.
Probak metalezko egitura zaharberritu duen Asturiasko lantegi espezializatuan ari dira egiten. Aurreikuspenak betetzen badira, uztailean hasiko dira jatorrizko lekuan ipintzen.
Txokoak eta elkarte gastronomikoak zabaltzeko baimena ere eman dute eta kirol ekitaldietan ikusleak sartu ahalko dira, edukiera murrizketekin. 15-20 egunetan berriro aztertuko dituzte irizpideak, "gehiago malgutzeko edo osasun larrialdia bertan behera uzteko".
Lea-Artibaiko txirrindularien artean, BeƱat Onaindia Arrizabalaga izan da lehenengoa helmugan; hamabosgarren geratu zen sailkapen orokorrean. Eskualdeko bigarrena Egoitz Aranzeta Bilbao izan zen.
Jexux Mari Iruretagoiena eta Andoni Iruretagoiena zarauztarrek irabazi dute II. Binakako Euskal Pentatloia.
ETE ligan bi estropada lehiatu dituzte asteburuan. KAE 2 Ligan jardunaldi bakarra eduki dute, eta Mutriku seigarren sailkatu da.
Kasu bat Ondarroan erregistratu zuten zapatuan [ekainak 19], eta bestea Markina-Xemeinen, domekan [ekainak 20]. Ondorioz, bi herri horietako intzidentzia tasak igo egin dira. Aldiz, Lekeitioko eta Ispasterko tasak jaitsi egin dira. Joan den aste osoan inoizkorik kasu gutxien erregistratu zituzten.
Datozen lau urteetan klubaren ardura edukiko duen zuzendaritza talde berriak kargua hartu du, eta euren esanetan, bazkideekin elkarlan gehiago eta herrira gehiago zabaltzeko asmoa daukate.