Azken egunetan bi kasu erregistratu dituzte Lea-Artibain
Kasu bat Ondarroan erregistratu zuten zapatuan [ekainak 19], eta bestea Markina-Xemeinen, domekan [ekainak 20]. Ondorioz, bi herri horietako intzidentzia tasak igo egin dira. Aldiz, Lekeitioko eta Ispasterko tasak jaitsi egin dira. Joan den aste osoan inoizkorik kasu gutxien erregistratu zituzten.
Barikutik domekara [ekainak 18tik 20ra] bitartean bakarrik Markina-Xemeinen (1) eta Ondarroan (1) erregistratu dituzte kasuak; Ondarroan zapatuan [ekainak 19] erregistratu zuten, eta Markina-Xemeinen domekan [ekainak 20]. Ondorioz, bi herri horietako intzidentzia tasak igo egin dira. Ostera, Lekeitioko eta Ispasterko tasak jaitsi egin dira, eta gainerako herrietakoak bere horretan mantendu dira.
Gaur gaurkoz 0 tasa daukaten herriak zortzi dira (Ispaster sartu da zerrendan): Amoroto, Aulesti, Berriatua, Gizaburuaga, Ispaster, Mendexa, Munitibar eta Ziortza-Bolibar.
Joan den aste osoan [ekainaren 14tik 20ra] 5 kasu zenbatu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun: 2 Mutrikun, 2 Markina-Xemeinen eta 1 Ondarroan. Datu hori inoizkorik daturik onena da; pandemia hasi zenetik ez dute hain kasu gutxi erregistratu astebetean.
Lurraldeak. Arabak 109,93ko tasa dauka (8 puntu jaitsi da), Bizkaiak 128,63koa (7 puntu jaitsi da) eta Gipuzkoak 86,61ekoa (20 puntu jaitsi da).
Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):
- Amoroto: 0
- Aulesti: 0
- Berriatua: 0
- Etxebarria: 134,23
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 0 (barikuan 134,41ko tasa zeukan)
- Lekeitio: 13,84 (14 puntu jaitsi da)
- Markina-Xemein: 99,50 (20 puntu igo da)
- Mendexa: 0
- Munitibar: 0
- Mutriku: 75,27
- Ondarroa: 81,71 (11 puntu igo da)
- Ziortza-Bolibar: 0
Lea-Artibai eta Mutrikuko egoera epidemiologikoaren bilakaera, azarotik: