Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Chretien izan da azkarrena San Gregorio Sarian

Lea-Artibaiko txirrindularien artean, Beñat Onaindia Arrizabalaga izan da lehenengoa helmugan; hamabosgarren geratu zen sailkapen orokorrean. Eskualdeko bigarrena Egoitz Aranzeta Bilbao izan zen.

Argazkia: Berriatuko Txirrindulari Elkartea.
Aintzina Monasterio Maguregi
Berriatua
2021/06/21

Elite eta 23 urtez azpikoen 40. San Gregorio Saria. VI. Asier Aranzeta Memoriala lasterketa Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioko Charles Etienne Chretien txirrindulariak irabazi zuen domekan [ekainak 20]. Euskalduna Txapelketaren denboraldi honetako lehenengo proba izan da.

Lehenengo bi bueltetan ihesaldi saiakerak egon ziren, baina garrantzi gutxikoak. Hirugarren bueltan, Mendexa igotzean apurtu zen lasterketa. 20 txirrindulariko taldeak aurrera egin zuen. Gero, talde hori desegin eta bederatzi txirrindulari ipini ziren lasterketa buruan. Azkenengo bueltan, Mendexara igoera erabakigarria izan zen berriro ere, eta bederatzi txirrindulariko taldea sakabanatzen hasi zen. Asterrikan gora, Baque Team-eko Alex Diaz nahikoa ondo pasatu zen, bigarren edo hirugarren sailkatzeko aukerekin, baina erori egin zen helmugara bidean.

Denen artean Chretien sartu zen lehenengo helmugan; hiru ordu, 11 minutu eta 20 segundotan amaitu zuen 127,2km-ko lasterketa. Irabazlearengandik 26 segundora sartu zen Caja Rural-Seguros RGA taldeko Richard Rolando Huera Eulen taldeko Julen Garciak osatu zuen podiuma, irabazlearengandik 34 segundora amaituta.

Irabazlea helmugaratzen. Argazkia: Berriatuko Txirrindulari Elkartea.

Lea-Artibaiko txirrindularien artean, Beñat Onaindia Arrizabalaga izan da lehenengoa helmugan; hamabosgarren geratu zen sailkapen orokorrean. Eskualdeko bigarrena Egoitz Aranzeta Bilbao bere taldekidea izan zen, eta hirugarrena Eiser-Hirumen taldeko Patxi Juaristi Pagaegi.

Taldekako saria Baque Team-entzat izan zen. Mendiko saria Huerak irabazi zuen, eta tarteko helmugetakoa Mohamed Amine Belabessik.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.