Errefuxiatuei buruzko hitzaldia eskainiko dute Mutrikun
Domeka [ekainak 20] Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna izan zela eta, Zer gertatzen ari da Mediterraneoan? hitzaldia eskainiko dute eguenean [ekainak 24], 18:30ean, Mutrikuko Zabiel kultur etxean. Aforoa mugatuta egongo denez, horretan parte hartu nahi duten herritarrek Mutrikuko Udalaren webgunetik hartu behar dituzte gonbidapenak. Aurreratu dutenez, hizlariak Izaskun Arriaran Itsas Salbamentu Humanitarioko kidea eta Lorea LarraƱaga Azpiazu Aita Mari ontziko mediku boluntario mutrikuarra izango dira.