Mikel Santiso da Aurrera Kirol Elkartearen presidentea
Datozen lau urteetan klubaren ardura edukiko duen zuzendaritza talde berriak kargua hartu du, eta euren esanetan, bazkideekin elkarlan gehiago eta herrira gehiago zabaltzeko asmoa daukate.
Aurrera Kirol Elkartearen zuzendaritza batzordea osatzeko hautagaitza bakarra egon da, eta hurrengo lau urteetarako zuzendaritza talde berriko kideek barikuko Bazkideen Ezohiko Asanbladan hartu zuten kargua.
Mikel Santiso da presidentea, Iker Zubikarai presidenteordea, Ainhize Garalde idazkaria, Oier Urkiza diruzaina eta Josu Brenes batzordekidea.
Proiektu berriari ekiteko “ilusioz” daude eta “herrira gehigo zabaltzeko” asmoa daukate: “Funtzionatzeko modua aldatzea da gure asmoa. Zuzendaritza batzordean bost kide bagara ere, laguntzaile sare zabala sortu nahi dugu, kluba denon artean aurrera eroateko. Bazkideekin elkarlan gehiago eta herrira gehiago zabaltzeko nahia daukagu”. Hurrengo denboraldia prestatzen hasi dira.