Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Ostalaritza eta kultur jardueren ordutegia 02:00etara luzatu du Jaurlaritzak

Txokoak eta elkarte gastronomikoak zabaltzeko baimena ere eman dute eta kirol ekitaldietan ikusleak sartu ahalko dira, edukiera murrizketekin. 15-20 egunetan berriro aztertuko dituzte irizpideak, "gehiago malgutzeko edo osasun larrialdia bertan behera uzteko".

Asier Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2021/06/21

Ostalaritza eta jarduera kulturalen ordutegia 02:00ak arte luzatu du Jaurlaritzak. Tabernetan sei laguneko taldeetan egon ahal da, bai kanpoan, baita barruan ere. Barruko edukiera, gainera, %50ekoa izango da, eta oraindik ere debekatuta egongo da zutik kontsumitzea. Horrekin batera, txokoak eta elkarte gastronomikoak ere irekitzeko baimena eman dute, ostalaritzarako ezarri dituzten irizpide berdinekin. Hala ere, diskotekak itxita mantenduko dira.

  • Kirol jarduerak: instalazioetan hamar laguneko taldetan egotea baimendu du Jaurlaritzak, eta aldageletan %50eko edukiera berreskuratuko da. Eskola kirola ere baimendu dute eta, beraz, udako txapelketak egin ahalko dira.
  • Kirol edo kultur ekitaldiak: ikusleak sartzea ere posible izango da, baina beti ere edukiera mugatuarekin: gehienez 600 pertsona egon ahal izango dira barruan eta 800 kanpoan. 1.600 eta 5.000 pertsona arteko edukiera duten esparruetan, berriz, gehiengoa 800era zabaltzen da barnealdean eta 1.200 kanpoan. 5.000 pertsonatik gorako edukiera duten instalazioetan, gehieneko edukiera % 30ekoa izango da.
  • Gurtzarako lekuetan, berriz, %60ko edukiera izan ahalko da, eta natur edo kultur jardueretan hogei pertsonako taldeak egin ahalko dira kanpoaldean eta hamarrekoak barruan.

Neurri guztiak zapatuan [ekainak 19] sartu ziren indarrean. Hala ere, lehendakariak argitu du datozen 15-20 egunetan berriro aztertuko dituztela irizpideak, gehiago malgutzeko edo osasun larrialdia bertan behera uzteko.

Arauak malgutuko zirela aurreikus zitekeen; izan ere, Jaurlaritzak iragarri du ez dituela koronabirusaren aurkako osasun neurriak arindu nahi 100.000 biztanleko intzidentzia metatua 150 kasutik behera mantentzen dela baieztatu arte, eta aste honetan, hamar hilabetean lehen aldiz jaitsi da langa horretatik. Zehazki, Bizkaian 100.000 biztanleko 145 laguni atzeman diete COVID-19a azken hamalau egunetan; Araban, 129ri; Gipuzkoan, 127ri. Hegoaldean, Nafarroak du tasarik apalena: 108. Horri gehitu behar zaio jada Hegoaldean biztanleen %50ek hartu dute txertoaren bidezko babesa, dosi bat gutxienez. Pauta osoa jaso dutenen zenbatekoa ere nabarmen ari da hazten: 944.136 dira, herritarren %33.

Erlazionatutako edukiaDATUAK: Lea-Artibai eta Mutrikuko Egoera epidemiologikoaEkainaren 26tik aurrera ez da kanpoaldean maskararik erabili beharko

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.