Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Beste urtebete atzeratu dute Ondarroko Erdi Aroko jaia

2022ko irailean ospatuko dute jaia, Ondarroako hiribilduaren 695. urteurrenagaz bat eginda.

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2021/06/22

Ondarroako Udalak, kultura batzordeko kideekin aztertu ostean, Erdi Aroko jaia 2021ean ez ospatzea erabaki du. Jaia, berez, 2020ko irailean ospatu behar zuten, baina urtebete atzeratu zuten COVID-19arengatik. Egoera ez denez jaia ospatzeko beste hobetu, ospakizuna beste urtebete atzeratzea erabaki dute.

2022ko irailean ospatuko dute jaia, Ondarroako hiribilduaren 695. urteurrenagaz bat eginda. “Ondarroak 1327ko irailaren 28an jaso zuen Maria Diaz de Haro Bizkaiko anderearen eskutik hiri-gutuna. Urteurren horregaz bat eginda ospatuko da hurrengo Erdi Aroko jaia, egun batzuk gorabehera, irailaren 28a martitzena izango baita”. Hurrengoa, aldiz, 2027ko irailean egitea adostu dute, 700. urteurrenagaz bat egiteko.

Aritza Aristondo Natxiondo kultura zinegotziak esan duenez, koronabirusak jaia bera ospatzea ezinezkoa egiteaz gain, antolaketa prozesua “behar modura gauzatzea” ere ezinezko bihurtu du. “Antolaketa lanak batzarretan oinarritzen dira, herritarrak elkartu eta hauen arteko hartu-emanetan; orain arteko egoerak ez du hau egitea ahalbidetu. Antolaketa prozesua, gainera, luzea da, hilabeteetako kontua da, eta zein egoeratatik gatozen ikusita, ezinezkoa da hainbeste jende eta elkarte batzea antolaketa lanetarako”.

Jaia antolatzeko lantalde berezia hilabeteak lehenago hastean da lanean antolaketa lanak behar modura burutzeko. Udalak deialdia egingo du jaia herritar guztien artean antolatzeko.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.