Zumaiak jantzi du aurten txapela. Mutrikuk gazte mailako puntua eskuratu du eta Zumaiak, aldiz, kadete eta nagusi mailetakoak.
Amorotoko, Aulestiko, Gizaburuagako, Ispasterko eta Mendexako herritarrek protesta egingo dute udan euren kontsultategietan ez dutelako jasoko aurrez aurreko arretarik.
Eguaztenena [ekainak 23] hasi eta domekara [ekainak 27] bitartean, adin guztiei zuzendutako ekintzak egongo dira Ziortza-Bolibarren. Tartean desafio bat ere egongo da.
Berbaldia egongo da eguenean [ekainak 24] Batzokian, eta ekitaldi politikoa zapatuan [ekainak 26].
Markina-Xemeingo Udalak aurrekontuak osatzeko prozesu parte hartzailea jarri du martxan.
Palista mutrikuarrak Gipuzkoako Binakako Txapelketaren finala jokatuko du zapatuan Zumaian. Aritz Lertxundirekin batera jokatuko du final handia.
Atzo [ekainak 21] Markina-Xemeinen erregistratu zuten beste positibo bat. Gainerako herrietan ez dute kasurik erregistratu. Dena dela, Markina-Xemeingo intzidentzia tasa jaitsi egin da, eta gainerako herrietakoak mantendu. Lurraldeetan, Arabako intzidentzia tasa igo egin da.
Eskaerak posta elektronikoz edo Whatsapp bidez egin daitezke. Eguaztena [ekainak 23] da horretarako azken eguna.
Zortzina orduko sei ikastaro eskainiko dituzte, eta hamalau ikasletako muga dago. Telefonoz edo posta elektronikoz izena eman daiteke.
2022ko irailean ospatuko dute jaia, Ondarroako hiribilduaren 695. urteurrenagaz bat eginda.